bilaketaren emaitzak "jazarpen politikoa"

Bittor Tejedor edozein unetan kanporatu dezakete Kanadatik

Defentsaren errekurtsoa atzera bota du epaileak eta datozen egun edo asteetan espainiar poliziaren esku gera daiteke kanporatu egiten badute. Askatasunak Bittor torturatua izatea arriskuan dagoela salatu du.

Batasun handia '18/98 auziko' "epai politikoa" salatzeko

[K&I] EAJ, EA, Batasuna, EB, Aralar, EHAK, EAE-ANV, Zutik, ELA, LAB eta CCOOko kideak bildu dira, besteak beste, gaur, Bilbon, prentsaurrekoan. "Epaia injustua eta politikoki bideratua" izan da 18/98+ taldearen ustez. "Edonor, zu zeu, jakin gabe ere, ETAkoa bihur zaitezke. Ez dago armak erabili beharrik ETAkoa izateko", salatu dute. Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eskatu dute.

EHNArekin identifikatzeagatik bertan behera gelditutako epaiketa ostiralean egingo da

EHNArekin identifikatzeagatik salaketa jarri zuten ertzainak ez ziren agertu martxoarean 6rako deituta zegoen epaiketan. Hala ere, epaileak beste egun baterako utzi zuen bista. Ostiral honetan egingo da eta "Euskal Herritarrontzat justiziarik ez dago" lelopean kontzentrazioa egingo du Bai Euskal Herriari ekimenak goizeko 11:30etan Espainiako justiziak Bizkaian duen egoitzaren aurrean.

EAJk bultzatzen duen ilegalizazio paraleloa salatuko du Ezker Abertzaleak Sabin Etxearen aurrean

Hainbat alderdik EAE-ANV alkatetzetatik kentzeko zentsura mozioak bultzatuko dituztela eta, "ilegalizazio paraleloa" bultzatzea egotzi diete hautetsi independentistek EAJ, EA eta EBri. Ekimen horiei "makillaje etikoa" ezarri dietela diote, baina "helburu politikoa" dutela. Hori dela eta, EAJ zuzentzen ari den ilegalizazio paraleloa salatuko dute ostegunean Sabin Etxearen aurrean. Protesta ekitaldia 12:30etan hasiko da.

Elkartasunaren kontrako epaiketa salatzeko Esperantza frontoia betetzeko deialdia

Espainiako Auzitegi Nazionalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 27 lagunen kontra egiten ari diren epaiketa salatzeko, ekitaldi politikoa egingo dute Esperantza kaleko frontoian ekainaren 20an.

Bilboko gaztetxeak ultraeskuindarren jo puntuan

PP alderdi ultraeskundarrak Bilboko gaztetxe guztiak Udalak desalojatzea nahi du. Horretarako mozio-proposamen bat aurkeztu du gaurko Udalbatzan eztabaidatzeko.

Ultraeskuindarrek EHAK auzian Jone Goirizelaia abokatua inputatzeko eskatu dute

PPren ingurukoa den Dignidad y Justicia muturreko elkarte eskuindarrak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio euskal alderdi independentisten kontrako auzian Jone Goirizelaia abokatua inputa dezala.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]