bilaketaren emaitzak "gerrazibila"

Gaztelumendiko oroimen historikoa

Gaztelumenditik apurtu omen zuten frankistek Burdinezko gerrikoa. Larrabetzukoek oroimen historikoa berreskuratzen saiatu dira egunotan

Tropa nazionalak San Antonioz sartu ziren Galdakaon

Galdakaon, 1937.ko Ekainaren 13an sartu ziren "tropa nazionalak", San Antonio egunez. Fronteko batalloiak nafarrak ziren hain zuzen ere. Horrela kontatzen du egun ilun hura bizi zuen galdakotar batek: Claudio Busquet, orain 95 urte dituelarik.

Gerra Zibilean joan-etorriko bidea

1.937. urtean bizkaitar asko, tartean galdakotarrak, joan-etorriko bidai labur bat egin zuten. Ume batzuk, eta zenbait gudari ere, erbesteratuak edo urrutira joan ziren. Baina bere herritik Bilbora, babes bila joan zirenak, ere emakume eta ume ugari izan ziren; besteak beste, Maria Luisa Bilbao, Galdakotar blogean kontatzen duenez. Eta egun gutxi pasatu ondoren, bueltatu zen bere herrira.

Ekainaren 19an Bilbo "erori" zen

1937ko Ekainaren 19an Bilbo militar altxatuen eskuetan erori zen. Francok "liberatu" zuela esango zuen; baina jende askok sufrimendua baino ez du gogoratzen. Galdakotar blogean merezitako aipamena egiten diote egun gogoangarri horri.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]