bilaketaren emaitzak "freebatasuna"

[memea] freebatasuna

Idatzi mezu bat freebatasuna hitzarekin, gaur da eguna zerbait egiteko. Nik bat egin dut: http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/2007/10/05/irratiari-buruz-aritu-behar-nuen-baina-freebatasuna/ Baita Gaztelumendik ere: http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=246

Ez okurritu... xagua irudiaren gainean pausatzea

Asko hitz egin da freebatasuna meme edo kanpainaren inguruan azken egunotan. Atxiloketen harira, e-Torkizunaz blogean segurtasun informatikoa ere izan dute aipagai. Patxitraperok beste ikuspegi bat dakar, umorearen bidezko salaketa edo. Ikusteko, blogean sartu behar duzue eta... ez okurritu xagua irudiaren gainean pausatzea.

Milaka pertsona atera dira kalera mobilizazio egunean zehar

Atxiloketak eta kargak izan dira goizeko mobilizazioetan. Ertzaintzak 2 pertsona atxilotu ditu Donostiako Ibaeta kanpusean egin den manifestazioan honen aurka kargatu ondoren. Ripak hainbat mobilizazio debekatu ditu Nafarroan, hala ere ehunka pertsona batu dira protestan. Iluntzean ere hainbat mobilizazio izan dira. Gaztesareako Gazte Informazio Agentzian mobilizazio eguneko informazioa.

Blogari euskaldunek freebatasuna izeneko meme bat hasi dute [GARA]

Hainbat euskal blogari ezker abertzaleko 23 atxilotuen atxiloketa salatzeko meme bat hasi dute. freebatasuna hitza zabaltzean datza, hori bakarrik. Lema "Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna"

Zorionak euskal blogosferari... eta blogariei

Euskal blogosfera eta blogariak zoriondu nahi izan ditu Kimo blogaren egileak, freebatasuna memeak izandako oihartzunagatik. Bide batez, esan dezadan euskaldunek ez ezik nazioarteko hainbat blogarik ere bat egin duela kanpaina biral honekik. Haiei ere zorionak, beraz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]