bilaketaren emaitzak "estatua"

Errepublikaren eguna Donostian (bideoa)

1181ean Izurun Donostiako hiritarrei, erregina eta errege nabarrek eman zizkiguten hiri foruak eta ez dugu ahaztu nahi, gure hizkuntza gorria, gaztelu zaharrak, erresuma, errepublika eta preso azal gorriak ahazten ez ditugun bezala. Independentzia eta konkista ez ditugu ahaztuako. Ospa dezagun Errepublikaren eta independentziaren eguna.

Nafarroa bizirik 1512-2012

Bart Donostiako KM kulturunean "1512-2012 Nafarroa bizirik!" aurkeztu zuten, lan asko dago egiteko, manifestua, martxa Iruñean ekainaren 28an, biharamunean independentziaren aldeko Noain-go bost mila gudariei urteroko goratzarrea... eztabaida interesgarriak, memoria historikoaren berreskuratzea, Odriozolaren euskararik gabeko estatuaren mamua, Urruxulegiren estatua euskara berreskuratzeko, Baskonia etnia gorria, Euskal Herria nazioa eta Nafarroa estatua... zalantzarik gabe definizio garaia bizi bizirik gaudenontzat.

Uriaren tortura salaketa behin betiko artxibaturik

Madrilgo Instrukzioko 17. Epaitegiak Iñaki Uriak paratutako tortura-salaketa behin betiko artxibatzea agindu du. Uria 2003ko otsailean atxilotu zuten "Egunkaria"ren kontrako operazioan, eta beste atxilotuen antzera torturak jasan zituen guardia zibilen menpe egon bitartean. Salaketa Donostiako Instrukzioko 1. Epaitegiak onartu zuen, baita zenbait guardia zibil auzipetzea agindu ere, baina gero salaketa Madrila transferitu zuten, eta hor bertan behera geratu da.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]