bilaketaren emaitzak "aktorea"

Euskal Herria eta Broadwayen barrena

"Broadwayek, lehenengo aldiz ikusten duzunean, zirrara handia sortzen dizu". Hala ziurtatzen digu aste honetan Ruth Guimerà bizkaitarrak. Aktorea da eta New Yorken ikasten dihardu, baita lanean ere. Euskonews Gazteak duen elkarrizketa interesgarri honetaz gain, aste honetan, Begoñazpi ikastolako lagunen lanak, eta gazteen literaturari buruzko artikulu bat irakurtzeko parada eskaintzen digute. Benetan interesgarria!

Aspaldiko partez, Barbara Goenaga!

Beti gustatu izan zait Barbara Goenaga aktore moduan eta gaur sarean nabigatzen nenbilela elkarrizketa bat ikusi dut. Aspaldi ezer jakin barik berataz! eta zertan dabilen eta SPrako Tranbia liburuaren (Unai Elorriaga) pelikulan parte hartzen! hori bai, gaztelaniaz....baina zer demontre!!

Aitor Mazoren bizipenak aktore gisa Euskonews Gaztean

Aitor Mazori egin dio elkarrizketa Bilboko Begoñazpi ikastolako lantaldeak. Gainera, bizkaitarrez idatzita dago eta hala, aberastasuna ematen dio elkarrizketari. Gainera, Bilbori buruz gehiago ikasteko aukera eskaintzen du aste honetako aleak: Bilboko serenoen historia, eta Bizkaiko hiriburuko turismoari buruz idatzi dute besteak beste.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]