azken albisteak

Arabako diputatu bat eta EAJrekin zerikusia duten beste zazpi lagun atxilotu dituzte ustelkeria egotzita

Ustelkeria egotzita, zortzi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Araban. Alfredo de Miguel Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatua izan da atxilotuetako bat. Bermerik gabe aske geratu zen atzo gauean, egun osoan epailearen aurrean deklaratzen egon ostean, baina karguak daude bere kontra. Gainerako zazpi atxilotuak ere aske geratu ziren, diputatuaren egoera berean.

Barne Sailak Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak debekatu ditu

Jon Anzaren heriotza salatzeko biharko deiturik ziren mobilizazioak Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak debekatu egin ditu.

ETAko kide egun batez [Gazt]

EFE agentziak Joseba Fernandez Frantzian polizia bat hiltzeaz akusatuta atxilotu duten pertsonaren argazkia zabaldu nahi izan du. Hala ere, akats handia egin eta beste norbaitena bidali die komunikabideei. Antza denez, "izena googlen bilatu eta "erakundeetan" ibilitakoa zela ikusi dutenez" pertsona bera zela ondorioztatu dute.

Jon Anza hil aurretik ospitalak polizia eta fiskaltza hirutan ohartarazi zituen

Baionako prokuradoreak orain lau egun pentsaezina iruditzen zitzaion erabakia iragarri zuen. Auzia instrukzio epaile baten esku utziko du. Berria, Purpan ospitalak argudiorik gabe utzi eta ordu gutxitara iristen zen.

Jon Anzaren heriotza espainiar edo frantziar poliziei egozten diete [Bideoa]

Jon Anzaren senideek, abokatuek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Non da Jon? kolektiboak eta beste hainbat eragilek diote Espainiako polizia indarrek "bahitu, torturatu eta hil" egin zutela. Baionan gaur goizean eskeini duten prentsaurreko jendetsuaren bideo erreportaia.

Guardia Zibil batzuek armak ahaztu zituzten Tolosan Anza hil eta 7 egunetara

2009ko maiatzaren 18an, Jon Anzaren desagertzearen berri eman zen egun berean, guardia zibil talde bat Tolosako Adagio aparthoteletik atera zen presaka eta bi pistola ahaztuta utzi zituen logelako koltxoi azpian. Gertaera honen inguruan ikerketa ireki du Jon Anzaren heriotza ikertzen duen fiskal frantsesak.

Jon Anzaren gorpua Toulouseko hil-etxean agertu dela zabaldu du frantziar telebistak

France3k zabaldu du informazioa 18.45etan. Iturri poliziak aipatuz, Jon Anzaren gorpua Toulouseko hil-etxean atzeman dutela zabaldu du frantziar hedabideak. Beti ere, telebistak eman duen albistearen arabera, iazko apirilaren 18an desagertu zen euskal militantea Baionatik trenez heldu zen Toulosera. Okzitaniako hiriburuko karrika batean konortea galdu eta erietxe batera eraman zuten. Handik astebete batera bertan hil zen. Toulouseko hil-etxean «orain identifikatu dutela gorpua» gaineratu du FR3k.

Euskal gazte ezkertiar independentisten bilgunea sortu dute: gaztEHerria

Esparruko hainbat erakundek eta norbanakok aurkeztu dute gaur, Donostian, "independentziaren aldeko olatua" sortzeko. Apirilaren 2an "jaialdi erraldoia" egingo dute Durangon.

Emakumeen Mundu Martxari Bizkaiko Zubia igarotzea eragotzi egin diote

Bizkaiko Zubiak zubi esekia gelditu du gaur Emakumeen Mundu Martxako furgonetak eta partaideak ez garraiatzeko. Hirugarren nazioarteko martxa feminista Euskal Herrian egiten ari den hirugarren egunean izan da hori, Portugalete eta Areeta arteko ibilbidean.

AHT ondoren, gasbide berri batek zeharkatuko du Ipar Euskal Herria ?

Europatik heldutako berriek diotenez, Roussillon-etik eraman behar zuten gasbidea, azkenik, Larrañetik eramaten dute. 1993az geroztik, Ipar Europatik Hegoaldera gaza eramateko gasbidea martxan da Xiberoko herrian. Alta, hegoaldetik iparraldeko horniketa bermatzeko azpiegitura berria eraiki nahi dute oraingoan.

Ultrak Defentsa Ministerioaren eraikin baten bildu ziren Iruñean [Gazt]

Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak, 2009 urtean hainbat eraso eta mehatxu burutu zituenak, Espainiako Defentsa ministerioak Iruñean duen eraikin bat erabili zuen bere bilerak egiteko.

Independentistak.net Etorkizuna baduen sarea

http://www.independentistak.net sareari buruzko albistea eta analisia egin dute Iñaki Iriondo eta Ramon Sola kazetariek Garan. Albistearen osteko analisiak badu sareko pedagogiatik ere. Eztabaidarako be aproposa izan daitekelakoan.

Jon Anzari buruzko informazioa eman du "Libération" egunkariak

Frantziako "Libération" egunkariak erreoortaia zabala argitaratu du, iragan asteburuan, Jon Anzaren desagerpenari buruz. Espainiako Poliziak egindako hutsegitearen ondorioz gertatu zela euskal militantearen desagerketa uste du kazetariak.

Dena okertzen hasi zenekoa

Berriak Imanol Murua Uriak Loiolako elkarrizketen inguruan egin duen liburuaren aurrerapena dauka gaurkoan. Detaile eta barne datu askorekin.

Francoren garaian baino txarrago. Cara al sol ertzaintzaren bulegoetan

2 gazte atxilotuak izan dira Tolosaldean eta, komisarian ertzaintzak hiru aldiz, "Cara al sol" jarri deutzie.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 53 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]