azken albisteak

Ezker abertzaleko hainbat irakaslek Goirizelaiaren aldeko bozka eskatu dute EHUko hauteskundeetan

Abenduaren 4an UPV/EHUko hauteskundeetan, bi hautagai izango dira: Marisol Esteban (http://www.marisolesteban.com/) eta Iñaki Goirizelaia (http://www.igoi.eu). Horren aurrean, "Euskal Herrirako Unibertsitatea: Gure Helburu!" langileen plataformak ez du oraindik botorik eskatu (http://www.blogari.net/EHrakoUni). Ikasle Mugimenduak, bere aldetik, bi hautagaien aurka egin eta abstentzioa eskatu du (http://www.upvespañol.net). Testuinguru horretan, ezker abertzaleko irakasle batzuek Iñaki Goirizelaiaren aldeko botoa eskatu dute.

Aurten ere "Campusak Larru Gorritan" gaiarekin lehiaketa antolatu du EHBEk

Iaz laburmetrai lehiaketa antolatu zuen EHBEk "Campusak biluztu" izenarekin. Aurten "Campusak larru gorritan" kanpainaren baitan laburmetraiak, arte-plastikoak, literatura eta musika lehiaketa antolatu dute. Aurkezpen bideorako iazko irudiak bernahastu dituzte.

Nafarroa Oinez 2009 webgunea aurkeztu dute

Nafarroa Oinez 2008 orain dela hilabete izan zen eta dagoeneko 2009ko edizioko webgunea aurkeztu dute. Etxarri-Aranatzaen urriaren 18an izango da eta inurri bat izango da logotipoa.

Oroimen Historikoa berreskuratzeko laguntza behar

Galdakaon ahaztuta zegoen bonbardaketa baten istorioak berreskuratu ondoren, Udaberri Galduko loreak biltzen hasiko da Josi Sierra: 100 pertsona nagusirekin elkarrizketak grabatu nahi ditu, 1937ko erasoen gertaerak eta bizipenak gogoratzeko; eta gazteek ikasi dezaten material pedagogiko bat sortu. Ea historia odoltsu hura ez den inoiz gehiago errepikatzen!

Ikasle Eguneko bideoklipa YouTuben

Ikasle Abertzaleakek 20. urteurreneko bideoklipa jarri du YouTuben. Bertan Angerrek larunbata honetan ospatuko den jairako eginiko abestia entzuteaz gain hainbat irudi historiko eta garai ezberdinetan militante izan direnek eginiko koroak ere ikus daitezke.

EHBEk hezkideak lortzeko kanpaina bat abiatu du

Euskal Herriak Bere Eskola bere lana eraginkortu eta aurrera jarraitu ahal izateko hezkide bila abiatu da. Interneten ere hezkide bila dabiltza eta kontadore bat eta barra bat eta guzti jarri dute euren webguenean.

100 herritarrek "Eskola euskaldundu" ekimenaren agiria sinatu dute

"Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena"k deituta 100 herritar baino gehiagok gaur egungo hizkuntza ereduen politikarkein amaitzeko manifestua sinatu dute. Prentsaurrean aurkeztu dute horietatik 60k baino gehiagok gaur goizean Donostian. Kritika handia egin diote aste honetan Tontxu Camposek aurkeztutako legeari.

Ikastetxeek lau urte izango dituzte ezer ere ez aldatzeko

Tontxu Camposen departamentuak filtratu duen lege proposamen berriak ez ditu aldaketa nabarmenak ekarriko gaur egungo panoramara. Hala ere hala nahi duten ikastetxeek 4 urteko epea dute ezer ere ez aldatzeko.

Ikasle Egunaren bloga aurkeztu du Ikasle Abertzaleakek

Ikasle Eguna azaroaren 22an izango da Erandion. Bertan IAk bere 20. urteurrena ospatzeko jaia antolatu du. Berau aurkeztu eta argibide gehiago emateko blog bat sortu dute.

Unibertsitateko ordenagailua ez dagoela euskaraz? To puntu beltza!

Unibertsitateetako ordenagailu gehienak ez daude euskaraz. Windowsa erabiltzea da arrazoietako bat, bestea gai honi jartzen zaion ardura eskasa. Ordenagailuak geroz eta gehiago erabili behar dira, eta horrela euskarak geroz eta leku gutxiago du unibertsitarioaren bizitzan. EHBEk idazmahaiaren atzealdean jartzeko irudiak sortu ditu egoera hori salatzeko.

PNVren euskarazko irakaskuntzarekiko jarrera salatu zuen atzo EHBEk

Euskal Herriak Bere Eskolak PNVk ereduen politikaren inguruan eginiko mugimenduak salatu zituen atzokoan Sabin Etxearen aurrean. Bertan esandakoa eta prentsari bidalitako testua irakur daiteke euren webgunean, bideoa eta guzti.

Campusak larru gorritan utziko dituztela dio EHBEk

Iazko kanpaina kuriosoaren ondoren (http://www.euskaltube.com/play.php?vid=1610) aurten ere normalean ikusten ez diren kartel horietako batekin dator EHBE. Bihar aurkeztuko dute kanpaina, baina kartela eta "campusak larru gorritan" (literalki) uztearen ideia jada plazaratu dute euren webgunean.

Jaurlaritza 1.0 vs. Andaluziako Junta 2.0

Magic-ek galdetzen dio bere buruari ea zer gertatzen den Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin IKTn eremuan. Eredugarria iruditu zaio Andaluziako Juntak ateratakoa. Erantzunetan Kataluniako adibidea: Mossoak eskoletan barna Interneti buruzko ikastaroak ematen. Gaizki gabiltza.

Perez-Nievasen aurrean ekimena Nafarroa Oinezen

Perez-Nievasek hitz batzuk eskaini zituen atzo eginiko Nafarroa Oinezean. Euskal Herriak Bere Eskolako kideek hori eten zuten "Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du!" zioten kartelak erakutsiz.

Ikasle Eguna Erandion ospatuko da aurten, azaroaren 22an

Ikasle Eguna jaialdia Erandion ospatuko da aurten, azaroaren 22an, larunbata, paperezko "Bilboko Branka"k jakinarazi duenez. Ikasle mugimenduaren ospakizunak aparteko garrantziak izango du, Ikasle Abertzaleek 20. urte beteko dutelako. Erandion, "Borrokak heziak, iraultza haziak" lelopean, umeen gunea, txosnak, ikasle bazkaria, kantautorea, kalejira eta kontzertua izango dira, besteak beste. Anger, SA, DJ Bull, Aritz Sound System eta Obrint Pass-ek joko dute. Erromeria eta ezustekoak ere izango dira.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]