bilaketaren emaitzak "ehbe"

EHBEren Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikaren bideoa aurkeztu dute

Euskal Herriak Bere Eskolak dinamika bat abiatuko du hurrengo bi hilabetetan eskualde ezberdinetan Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde. Hori iragartzeko bideo bat ekoiztu dute eta ikusgai dago euskaltube eta euren webean ere.

EHBEk hezkideak lortzeko kanpaina bat abiatu du

Euskal Herriak Bere Eskola bere lana eraginkortu eta aurrera jarraitu ahal izateko hezkide bila abiatu da. Interneten ere hezkide bila dabiltza eta kontadore bat eta barra bat eta guzti jarri dute euren webguenean.

Aurten ere "Campusak Larru Gorritan" gaiarekin lehiaketa antolatu du EHBEk

Iaz laburmetrai lehiaketa antolatu zuen EHBEk "Campusak biluztu" izenarekin. Aurten "Campusak larru gorritan" kanpainaren baitan laburmetraiak, arte-plastikoak, literatura eta musika lehiaketa antolatu dute. Aurkezpen bideorako iazko irudiak bernahastu dituzte.

EHBEk bere webgunea guztiz eraberritu du

Euskal Herriak Bere Eskolak bere webgunea guztiz eraberritu du egun hauetan, 2.0an gehiago sakondu eta bisitariek ere erantzunak eta iritzi artikuluen balorazioak egiteko aukera emanez. Blogen atala berriz betetzea baino ez zaie geratzen.

Campusak biluztu! lehiaketan bozkatzeko epea ireki da

Campusak biluztu! ekimena aurkeztu zuen aurreko batean EHBEk. Bi dira aurkeztutako laburmetraiak eta euren artean bozkatzeko aukera egongo da gaur eta bihar, Gasteizko Euskal Unibertsoan saria eman arte.

Euskal Unibertsoa aurkeztu dute

Euskal Herriak Bere Eskolak aurten ere Euskal Unibertsoa egingo du, Apirilaren 24an Gasteizen. Hori aurkeztu zuten aurrekoan. Egitarau oparoa, gustu guztientzako.

Campusak larru gorritan utziko dituztela dio EHBEk

Iazko kanpaina kuriosoaren ondoren (http://www.euskaltube.com/play.php?vid=1610) aurten ere normalean ikusten ez diren kartel horietako batekin dator EHBE. Bihar aurkeztuko dute kanpaina, baina kartela eta "campusak larru gorritan" (literalki) uztearen ideia jada plazaratu dute euren webgunean.

PNVren euskarazko irakaskuntzarekiko jarrera salatu zuen atzo EHBEk

Euskal Herriak Bere Eskolak PNVk ereduen politikaren inguruan eginiko mugimenduak salatu zituen atzokoan Sabin Etxearen aurrean. Bertan esandakoa eta prentsari bidalitako testua irakur daiteke euren webgunean, bideoa eta guzti.

PNV eta eskolaren euskalduntzea

Azken aste hauetan askotan entzuten da ereduen politika gainditzeko EAk duen proposamenaren berri. Baita alde bateko zein besteko kritikak. Euskal Herriak Bere Eskolako kide den Ibai Redondok iritzi artikulua idatzi du gaiaren inguruan, PNVren interes eskasa dela orain arte ezer egin ez izanaren arrazoia esanez.

Gelmini legea: Italiako hezkuntzaren pribatizazioa

Italian Bologna Prozesua aurrera eramateko egin duten azkeneko legeak Gelmini izena hartu du. Lege honen aurka milaka ikasle, irakasle eta herritar mobilizatu dira azkeneko hilabete hauetan. Horren inguruko argibide gehiago ematen ditu Euskal Herriak Bere Eskolak egiten duen "Herriek Bere Eskola" nazioarteko hezkuntza informazio biastekariak.

Campusak biluztu! laburmetrai leihaketaren spot ausarta

Euskal Herriak Bere Eskolak berriro ere "Campusak biluztu" kanpaina jarri du abian, aurten laburmetrai leihaketa batekin. Horretarako spot bat eta kartel bat egin dute, nahiko ausartak.. biluzia euskal herriko herri mugimenduetan?

Hizkuntza Ereduen inguruko kontzentrazioa Gasteizko Parlamentuan

EHBEk Hizkuntza Ereduen lege berriak dituen hainbat hutsune eta arazo salatu eta Tontxu Camposi gutun bat helarazteko asmoz kontzentrazioa egingo du Urriaren 8an Gasteizko Parlamentu aurrean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]