azken albisteak

Bilboko euskalgintzako 25 eragilek bat egin dute larunbateko manifestaldiarekin

Bilboko euskalgintzako 25 eragilek Isabel Celaáren eredu hirueleduna kritikatu eta erantzuteko larunbatean EHBEk deitu duen manifestaldian parte-hartzeko deia egin dute.

Amets Arzallus: "Hezkuntza plazara, plaza eskolara!" (Manifestua)

Amets Arzallusek eginiko testuarekin bat egin dute Pello Albite (Migrazioan aditua eta Unibertsitateko irakaslea), Koldo Zuazo (Hizkuntzalaria eta Unibertsitateko irakaslea), Maite Aristegi (Baserritarra), Izaskun Gastesi (Ikastolen sortzailea), Floren Aoiz (Historialaria), Ines Osinaga (Gose taldeko kidea), Gotzon Barandiaran (Poeta), Amets Arzallus (Bertsolaria), Miren Amuriza (Bertsolaria), Maddalen Iriarte (Kazetaria), Juan Mari Larrarte (Kazetaria) eta Pirritx eta Porrotxek (Pailazoak).

Euskara ez dakien irakasle bat inposatu dute ikastola batean

Aipatutako irakaslea, euskara jakin ez arren, Haur Hezkuntzan euskaraz aritzeko praktiketako funtzionarioa izendatu du PSOEk kudeatzen duen Hezkuntza sailak. Hilabete batez Deustuko Ikastolako 2 urteko haurrei "klaseak" ematen aritu da. Hau bezalako beste 8 kasu egon daitezke EAEn.

Eredu Hirueleduna aurkeztu du gaur Isabel Celaák

Hainbat hilabete ideia garatzen joan ostean azkenean aurkeztu du Isabel Celaák Eredu Hirueleduna. EHBEren iritiz "inork espero baino zuzenago, gordinago eta gogorrago. Isabel Celaák gaur Gasteizko Parlamentuan aurkeztu duen eredu berria euskararen aurka frankismo garaitik egin den eraso larriena da."

Hezkuntza Sistema Nazionala... ikastoletatik bakarrik?

Gaurkoan GARAk Azpeitiako Ikasberriko bi kideren iritzi artikulua dakar: "Euskal Herriak Bere Eskola: Ikastolak". (http://www.gara.net/paperezkoa/20100301/185628/eu/EHBE-Euskal-Herriak-Bere-Eskola-ikastola) Biek EHBEren izenean sinatzen dute artikulua. Baina EHBEk bere webgunean bere izenaren erabilpena iritzi hau emateko erabiltzea salatu du. Berriro orain dela 20 urteko eztabaida? Badirudi hezkuntzako eztabaida puri-purian dagoela.

85 urte geroago, urak bere lekuan

Carlos Perez-Nievas hezkuntza kontseilari ohiak Nafarroan "Euskal Herria" terminoa zuten liburuak desagerraraztea eskatu zien ikuskariei. Orain 85 urte berdina eskatu zuen Primo de Rivera diktadoreak.

Polizia Foralak eskola euskalduna aldarrikatzen zuen pertsona bat atxilotu du

"Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena"k eginiko kontzentrazioan Polizia Foralak pertsona bat atxilotu du berari euskaraz egiteagatik. Euskaraz hitz egiten zienei multa jarriko zietela mehatxatu zuten.

Zentsura eta mehatxuak Nafarroako ikastetxetan

[c&p] "Orain hilabete batzuk jakin genuen Nafarroan "Euskal Herria" terminoa zuten testu-liburuak eskoletatik kanporatu nahi zituztela. Pentsamendu bakarraren alde Santillanaren liburuak erabiltzeko derrigorrezko "gomendioa" eman zuten UPN-CDNko agintariek. Ikastetxe askotan mehatxu zaharra zela uste zuten eta ez zutela bururaino eramango zentsura. Baina denborak arrazoia eman digu erasoaren tamaina salatu genuenoi."

ISABEL CELAÁ -HEZKUNTZA SAILBURUARI-

Hernaniko Langile Ikastolak, Hezkuntza Sailak datorren urteko ikasturtean martxan jarri nahi duen fusio prozesua gelditzea eskatzen du. Langileko hezkuntza komunitate osoak sinesten du gaur egun daukan hezkuntza proiektuan. Proiektuaren oinarrian lan koordinatu bat dago, proiektu pedagogiko sendo eta sinesgarria, eta konpromiso handi bat… Eta orain agindu batez, suntsitu egin nahi da hainbeste urtetako lana.

'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroa aipatzea baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Aurreko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako dekretuaren aurka egin du auzitegiak, Nafarroako Gobernuari arrazoia emanda. Auzitegiak dio Jaurlaritzak "juridikoki existitzen ez den errealitate politikoa" jasotzen zuela. Berria hedatuago gazteleraz: http://ttiki.com/10001. Balorazioak: http://ttiki.com/9999 eta http://ttiki.com/10000

Zer lortu nahi du EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza azterketa berriekin?

Orain urte batzuk ereduen politika ebaluatzeko azterketak egin zituzten eta datu horiek baliatuta argi ikusi zen Euskal Herri osoan zehar matrikulatuta zeuden 3 ikastetik bakarra izango zela gai euskaraz bizi ahal izateko. Baina orain Celaáren gobernuak zerbait aldatu nahi du eta azterketa berriak egiteari ekin dio. Baina hizkuntza ereduak aztertzeko erabilitako sistema orain zeharo bitxia da.

Presioak hasi dira seme-alabak A ereduan matrikulatzeko, euskaren kontrakoen aldetik

Euskararen ezagutza bermatzen ez duen eredua eskaintzen ez duten itunpeko ikastetxeko gurasoek telefono deiak jaso izan dituzte sema-alabak A ereduan matrikulatzeko. Fiskaltzak ez du ezer egin presioak ekiditeko.

Isabel Celaáren proposamenaren aurrean martxoaren 13an mobilizatzera deitu du EHBEk

Gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan Isabel Celaá Hezkuntza Kontseilariari elkarrizketa egin diote. Hainbat gauza ezberdinen inguruan hitz egin du eta horietatik batzuei erantzun eman die EHBEk bere webgunean. Gainera Martxoaren 13an mobilizatzeko deia berretsi dute.

Martxoaren 13an mobilizazio nazionala deitu du EHBEk Bilbon, hezkuntza gairi heltzeko

[c&p] Hezkuntza Deialdiaren baitan "Batzar Irekia" burutu dugu gaur 75 langile, guraso, ikasle eta herritarrek Donostian. Bertan egoeraren erradiografia egiteaz gain mobilizazio dinamika bati hasiera ematea adostu dugu. Hitzordua ere jarri dugu: martxoaren 13an, Bilbon, "Inposaketarik ez! Euskal Herriak Bere Hezkuntza" lelopean egingo den mobilizazioa. Orain guztion esku dago mobilizazio hori zehaztu eta benetan handia egitea.

Joxe Mari Agirretxe, "Porrotx", Hezkuntza Deialdira joateko arrazoien inguruan

[BIDEOA] Joxe Mari Agirretxek, "Porrotx", guraso gisa hitz egin du Hezkuntza Deialdiko Batzar Irekian egingo dena iragartzeko agerraldian. Bertan gurasoek dituzten trabak aipatu ditu eta Batzar Irekian parte hartzeko deia luzatu du.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 12 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]