azken albisteak

Kongoko haurrak Athleticen ereserkia abesten

Kongoko hainbat haurrek esker ona ematen diote Athletici emandako ekipazioagatik. Euskaraz gainera!

Gutunetako helbideak idazteko beste modu bat (edo nola jarri proban Erresuma Batuko posta-sistema)

Erresuma Batuko posta-sistema proban jarri du artista gazte batek, helbideak ohi bezala idatzi ordez puzzle eta bestelako jokoak planteatuz. Emaitza ez da izan batere kaxkarra: bidalitako 130 gutunetatik 120 iritsi dira helburura, %92 inguru. Artikulu osoa: http://tinyurl.com/4apooe

Mundaneum, 1910.eko Interneta

Orain dela ia ehun urte, bruselatar bik, munduko informazio guztia bildu, katalogatu eta aurkezteko ekimena jarri zuten martxan. Horretarako mahai borobil bat eta txartelak erabiltzen zituen sistema bat asmatu zuten. Garaiko komunikazio sistemekin ere amestu zuten (telefonoak, pantailak, bozgorailuak) gaur egun Internet deituko genukeena sortzeko. Diru gabe geratu ziren. Informazio gehiago: http://en.wikipedia.org/wiki/Mundaneum

Arabak Huescarekin muga egiten omen du [es]

Fernando Herrerarentzat Araba Huescaren ondoan dago.

[GAZT] Euskaraz omen zekien OHEa (objektu hegalari ezezaguna)

1984an Iker Jimenezek eta J.J. Benítezek aztertu (?) zuten kasu harrigarria. Audikanan familia batek OHE bat ikusi omen zuen, "zatoz hona" oihukatu omen zioten eta OHEa hurbildu omen zitzaien; artean, euskaltzain batek ere eman zuen bere iritzi ironikoa. Orain, "Misterios al Aire" blogean kasu horren inguruko datu zehatzak ematen dira eta benetan zer gertatu zen argitu nahi da.

121 Krew musika taldeak Silveirari erronka plazaratzen dio

Bilboko Tas-Tas Irratiko euskarazko magazinean, 121 Krew Barakaldoko rap taldeko kideek astero egingo duten atala aurkeztu dute eta Xabier Silveira bertsolaria umorez zirikatzen saiatzen dira.

Asterix eta Obelixen argitaletxeak zortzi euskal lokal mehatxatu ditu beraien izenak erabiltzeagatik (GAZT)

Asterix edo Obelix izena duten Euskal Herriko zortzi lokalek Les Editions Albert René argitaletxe frantziarraren mezu bat jaso dute. Galiarren jabego intelekualen jabeak hamar egunetako epea eman die izena aldatu eta pertsonaia hauen erreferentzia guztiak kentzeko, epaitegietara joateko mehatxuarekin.

[Gazt] Vasco-a zara?

Facebook-eko nire orrian agertu zaidan publizitateari jarraiki hara nolako web gunearekin topo egin dudan: Vasco-a zaren esango dizun ADN frogak egiten dituen enpresa bat. Bitxia bai behintzat.

Donostia al da Europan ongien jaten den lekua? (ingelesez)

Ez da artikulu berria (2005!), baina Gipuzkoarren hiriburuaz zein ongi mintzo diren ikusita, hemen zuekin zabaltzea otu zait, norbaitek ez bazuen irakurria. Amaiera: "Donostia Europan ez, munduan ongien jaten den lekua izan liteke".

Euskadiko Kutxa? Gora España!!! [img]

Caja Laboral-Euskadiko Kutxako sukurtsal baten eskaparateko dekorazioa. WTF????!!!!

Patxi Lopezen akats historikoak

Bere aitonak kontatutako historiotxo bat kontatzerakoan bi akats egiten ditu Patxi Lopezek. Hegazkinontzi bat korazatu txiki bategaz nahasten du eta Ipar Atlantikoa Zilarrezko ibaiarekin .

Mekanikoak musika gustuko duenean (argazkia)

Mondra hit-ak entzun ostean, mezu polita laga dio mekanikariak Imamon blogariari. Gustukoa zuen musika nonbait. Musikaren hotsak lagunduta, hobeto konponduko zuen autoa beharbada. Eta blogariak argazkia jarri du, pozik berak ere, eskerrona adieraziz.

"Coronita" garagardoaren sortzailea euskalduna zen

1877. urtean, 17 urte zituela, Elizondoko gazte bat "Ameriketara" joan zen. Okin apal bezala hasi zen lanean baina urteak joan ala okintza alorreko enpresari bihurtu zen eta azkenik legamiatik garagarrera ere salto egin zuen, 1922. urtean "Cervecería Modelo, S.A." enpresa sortuz. Bertan "Modelo", "Corona" eta "Negra Modelo" garagardoak egiten zituzten... Meneamen irakurria.

Radovan Karadzic Xabier Amurizaz mozorrotuta bizi zen Belgrad-en

Radovan Karadzic atxilotu berri dute. The Guardian egunkarian azaldu dutenez azken urteetan Karadzic mozorrotuta bizi izan da, mediku lanetan. Bertsolari lana ere egin zezakeen, mozorroak Xabier Amurizarekin duen antza ikusita. Ez duzuela sinesten? Konparatu loturako bi irudiak.

Robot dantzaria

Aurreskua dantzatzen dabilen robota.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 11 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]