www.europapress.es/nacional/noticia-aznar-considera-victoria-obama-exo...
Jurtzixabi (e)k bidali du duela 15 ordu 12 minutu, duela 26 minutu argitaratuta
On Joxe Maria Aznar Espainiako lehendakari ohiak ahoa berriz ireki eta ezjakinoi munduaren azken nondik-norakoak argitu dizkigu. Halatan, Barack Obama hautatu izana "historiaren xelebrekeria" da (edo "xelebrekeria historikoa", izenondoa nola ulertzen den), katastrofe ekonomiko bat iragartzen (eta opatzen?) diolarik. George Bush estatu-gizon handia da, jakina, baina esker txarrekook ez omen dizkiogu bere berezko merituak aitortzen!