Ez da Teletalo, ezta McDolki ere. Trikikupela da, sagardotegi mugikorra. Bideo honen bitartez izan dut enpresaren berri (
http://euskaltube.com/play.php?vid=5815). Sagardotegi menu ezberdinak, babarrun-jana, dastaketak, hamaiketakoak, plater konbinatuak... Nahi duzuna prestatzen dizute zuk esandako tokian eta eskatutako azpiegiturarekin: Mahaiak, aulkiak, txosnak, karpak, eszenatokiak... Baita sagardo kupelak ere, nahi izanez gero.