azken albisteak

Ttan Ttakun Irratiko festa larunbat honetan Donostiako Gazteszena Aretoan

Badator aurtengo festa, urtarrilak 16, larunbata Egia Kulturetxean izango da, urtero bezala. Gaueko 11etatik goizeko 6ak arte bi aretotan banatutako egitaraua prestatu dugu. 5 euroren trukemusika eta giro aparta barra barra. Bertan ikusiko gera!!

Patxitrapero biluzik: 2010erako egutegia

Blogariak beraien artikuluekin biluztu egiten direla esaten da. Baina ez zentzu literalean noski. Patxitraperok bere umore erreformista erabiliz, bere blogean literalki biluztea erabaki du. Hueziko ikasleek egin duten bezala, 2010 urterako egutegi bat prestatu du eta bertan larrugorritan agertzen da. Gora euskal Andy Warhol-a!

Kameratoia 09n izena emateko epea zabalik

Topaguneak eta Bermeoko Udalak KAMERATOIA, Euskal Herriko V. Ikus-entzunezko Rallya aurkeztu dute Bilbon. Lehiaketa Bermeon izango da abenduaren 12an eta, betiko moduan, 10 ordutan 3 minutuko bideo bat sortzean datza. Izena emateko epea azaroaren 30era arte dago zabalik.

Baionazale asko ez dira gaurko partidura hurbilduko

Rugby Top 14 Orange ligako euskal derbia jokatuko da gaur Anoetan Biarritz Olympique eta Baionako Avironen artean. Lehen aldiz jokatuko dute derbia Lapurditik kanpo Miarritzeko txuri-gorriek eta Baionako txuri-urdinek. Baina sarrerekin, polemika piztu da. Ofiziala ez bada ere, Baionako zaletuen artean Anoetako partida boikotatzeko deia zabaldu omen da. Berria egunkariak Baionan Miarritzeri dirurik ez emateko deia zabaldu dela dio eta hori dela eta, 6000 pertsona inguru faltako dira Anoeta betetzeko.

Gatibuk ez zuen jo nahi izan Mutrikun

Uztailaren 22an espero genituen irrikaz Mutrikuko Malen jaietan, baina azken orduko arazo larri bat medio, etorri ziren bidetik egin zuten alde, ez kontzerturik ez agurrik. ARRAZOIA: oholtzaren aurrean, albo batean, Txurrukaren estatua egoteak ez omen zuen taldeko kitarra behar bezala ikusten utziko!!! Bejondeizuela, pepelerdo koadrila!! Handik ordu gutxira, Bruce San Mames zelaiko tabernan ibili omen zen poteak hartzen zaletuen artean...

Payola - Berri Txarrak-en lan berriaren izenburua

Berri Txarrak-en blogan iragarri berri da taldearen diska berria izango duen izena: Payola, hain zuzen ere. Diska berri hau taldearen seigarrena izango dugu eta orain dela asko jakin genuen bezala, Steve Albini ospetsua aurkituko dugu ekoizpen lanetan.

Trourist, lehen eskuko turismo aholkuak jasotzeko sare soziala

Zertarako bidaiatzen dugu, deskonektatzeko ala konektatzeko? Trouristen sortzaileek argi dute erantzuna. Bizipenak, esperientziak, dira bidai bat ahaztezina egiten dutena. Egiazko turistei -’trouristei’- lana errazteko sare sozial bat jarri dute martxan lau gazte euskaldunek. Donostian duten bulegoan elkartu gara beraiekin proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.

Paradisua etxe ondoan daukagu

Añarbeko basoaren erdia Erreserba izendatuko dute. Aiako Harria parke naturalean kokatua dagoen eremu honek ikaragarrizko biodibertsitate-aberastasuna dauka: pagadiak, hariztiak, animalia espezie ugari... ea merezi duen moduan zaintzeko gauza garen.

Katalunian zezenketak ilegalak?

Zezenketak desagertzear daude Katalunian. ILP plataformak animalien babeserako egindako kanpaina batek sekulako atxikimendua izan du, eta parlamentuan onartzeko oso gutxi falta zaio. Hau horrela izanez gero zezen plazak kontzertuetarako erabiliko dira soilik.

Berri Txarrak-ek ‘Dortoken Mendean’ kantu berria aurkeztuko du ekainaren 29an

Primerako berria irakurri dut oraintxe bertan Berri Txarrak taldearen webgunean. Ekainaren 29tik aurrera, taldearen diska berria izango den aurrerapen kanta entzuteko aukera izango dugu. Abesti berri hau ‘Dortoken Mendean’ izenarekin izango dugu entzungai RoadRunners Records diskoetxearen webgunean.

San Ferminetan ere giro herritar eta parekideaz gozatzeko aukera

San Ferminetan ez dago txosnarik, aspaldi kendu baitzuten aukera hori. Euskal Jai gaztetxea ere eraitsi dute. Baina herri mugimenduek hainbat taberna irekitzen dituzte egun hauetan giro herritar eta jatorraz gozatu ahal izateko. Azken urteotan bezala Bilgune Feministak eta Euskal Herriak Bere Eskolak "Bodegika" taberna irekiko dute Aldapa kalean.

Noaingo batailaren txistea

Pernan Goñik marraztutako komiki laburra Noaingo batailari buruz.

Rammstein-ek diska berria aurkeztuko du Bilbon

Rammstein taldeak diska berria plazaratuko du datorren udazkenean. Hau dela eta, Rammstein taldeko kideek mundo osotik igaroko den bira egingo dute abesti berriak aurkezteko eta gaur iragarri denez, Azaroak 14an Bilbon izango dira.

Berri Txarrak-ek Roadrunner Records diskoetxearekin sinatu du

Berri Txarrak-ek Roadrunner Records diskoetxe famatuarekin hitzarmena sinatu du, nazioarteko diskoetxeak taldearen disko berria kaleratu dezan. Dakizuenez, Berri Txarrak taldearen diska berria irailean kaleratuko da eta Steve Albiniren ekoizpenaren ikutua izango du.

Shanghairaino iritsiko da Film Laburren VI. Zirkuitua

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Film Laburren VI. Zirkuitua aurkeztu berri du. Zirkuituak 2007-2008 bitartean ekoitzitako zortzi film labur erakutsiko ditu 47 emanalditan. Aurtengo berrikuntzarik nabarmenena Zirkuituaren nazioarteko proiekzioa izango da: estreinaldiko proiekzioa Erroman izango da, eta Bartzelonan, Parisen, Londresen eta Shanghain ere izango dira saioak.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]