bilaketaren emaitzak "osasuna"

INASMET-Tecnalia hezurrak birsortzeko proiektua aztertzen ari da

Lortuko ote du nire eskuin belaunak garai bateko egonkortasuna?. Atxalandabaso medikuak behin esan zidan: zuk 45 urte bete baino lehen hezurra birsortzeko mekanismoak aurkituko dira. Oraindik urte batzuk geratzen zaizkit 45 urte betetzeko. Beteko ote da mediku donostiarraren profezia?.

Zalantzak GIB birusa eta HIES gaixotasunaren arteko erlazioaz

GIB delako birusa (HIV ingelesez) benetan esistitzen al da? Horrela izanda ere, ziur egon gaitezke HIES delako gaixotasunaren (AIDS ingelesez) sortzailea dela? Zientifiko batzuek ez daukate hain argi eta beraien arrazoiak hemen irakur daitezke.

Elebiduna izateak zahartzaroko dementzia atzeratzen du

Kanadiar ikerlari batzuek, 184 zaharren artean ikerketa bat egin ondoren, elebidunak zirenen artean zahartzaroko dementziaren sintomak beranduago agertzen direla ikusi dute. Azterketa zehatz honetan, sintomen agerpena elebakarren artean 71,4 urterekin den bitartean, elebidunen artean 75,5 urterekin da. Lau urteko atzerapena beraz. Emaitzak behin-behinekoak direla argitu dute eta ikertzen jarraituko dutela.

Itsuei irakurtzea eta argazkiak ikustea ahalbidetzen duen makina asmatu dute

Elizabeth Goldring-ek, MIT-eko ikerlaria, itsuen eta ikusmen arazoak duten pertsonen begien erretinan irudiak proiektatzen dituen makina asmatu du. Begi ondoan jar daitekeen munduko proiektore TXiKienari esker, liburuak irakurri, argazkiak ikusi eta toki birtualak ezagutu ahal izango dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]