www.tuntuxa.com/flysch/
tuntuxa (e)k bidali du duela 9 ordu 43 minutu
Gaurtik aurrera ikusgai dago interneten ‘Flysch, Haitzen Hitza’ dokumentalaren aurrerapena. Alberto J. Gorritiberea zinegilea (‘Eutsi!’, ‘Oteiza: 1908-2008… y sigo’) eta Asier Hilario, geologian doktorea (Zumaiako Algorri interpretazio zentroa) dira lan honen zuzendariak. Zumaia eta Deba bitartean dagoen itsas-labar ikusgarrian kokatzen da dokumentala eta 3 gai ditu ardatz: denbora geologikoa, aldaketa klimatikoa eta bioaniztasunaren egungo krisialdia.