bilaketaren emaitzak "fisika"

Euskal fisikari batzuek ordenagailu kuantikoentzako memoria mota berria proposatu dute

Angel Rubio euskal fisikaria buru dela, ikerlari batzuk ordenagailu kuantikoentzako memoria mota berri bat asmatu dute. Erabilgarriak izango diren ordenagailu kuantikoak oso urrun daude oraindik baina qbit-ak gorde eta irakurtzeko gailu honek era erraza eta merkea ahalbidetzen du. Laser batek siliziozko oblea baten gainean informazio kuantikoa eraztun forman idazten du litografia bat sortuz. Aurkikuntza hau, urrats berri bat da ordenagailu kuantikoak lortzeko.

Denbora gelditzen ari ote da?

Zientzialari talde batek, EHUko Bilboko kanpusean dagoen José María Martín Senovilla fisikaria buru dutela, puntako ikerketak egiten dabiltza eta urruneko supernoven mugimendu abiadura misteriotsuari azalpena aurkitu nahian, unibertsoko denbora geldotzen ari daitekela ondorioztatu dute. Hedabide berezituak ikerketa txudigarri hau zabaltzen hasi dira (New Scientist, Physical Review D, UK Telegraph, Wired Science). zientzia.net eta basqueresearch.com webguneetan oraindik ez dut aipamenik ikusi.

Abian da LHC azeleragailua, inoizko zientzia esperimentu handiena

Zientzia ikerkuntzarako inoizko makina handiena laster batean, hilabete gutxitan, ariko da jo eta su lanean; baina gaurkoa ere egun berezia da: lehen partikulak azeleratuko dituzte LHCn, eta eraztun erraldoiko milaka imanek behar bezala lan egiten duten frogatzen hasiko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]