azken albisteak

Oso larri jarraitzen du aurreko astean lan istripu baten ondorioz zauritutako langile deustuarrak

Lópezen gobernuak patronalarekin zein UGT eta CCOO sindikatu espainiarrarekin lan istripuak gutxitzeko sinatutako “protokoloa” ezerezean gelditu dela ematen du.

Ideologien gainetik fusioa

au telebista katek krisiaren gorbatak itota fusionatzea erabaki dute. Alde batetik Cuatrok eta Tele5k, eta bestetik Sextak eta Antena 3k. Leioako kazetaritza fakultatean ikasten ari den ikasle baten begietara oso arraroa bihurtu da honako egoera hau.

PETA taldea terrorista Ameriketako Estatu Batuetan

PETA taldea (People for the Ethical Treatment of Animals), San Ferminetan biluzik manifestatzen den jende hori da. Beraien helburua, izenak dioen bezala, gizakiek beste animaliak etikoki tratatzea da. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila talde honekin nekatu eta terrorista bezala sailkatu du, bere partaideak orain jazarriak izan daitezkeelarik. PETA: http://en.wikipedia.org/wiki/People_for_the_Ethical_Treatment_of_Animals

Alakrana itsasuntziari buruzko informazio guztia sarean biltzen

Hacking Badakigu ekimeneko bermeotarrek, Alakrana itsasuntziaren informazio guztia monitorizatzeko gune berezia presatu dute. Alakrana untziaren aferak, egunotan alerta gorria piztu du Bermeo eta euskal kostalde osoan. Informazioa azkar pasatzen ari da egunotan, eta horrelako ekimenek garrantzia emateaz gain, informazioa batzeko ere aproposak dira.

Auzolanaren etekinak zenbakitan azaldu ditu Ostromek

Ekonomia ataleko Nobel saria irabazi duen lehenbiziko emakumea da Elinor Ostrom. Baina, gainera, Estokolmoko epai-mahaiak azken hamarkadotako tiraina neoliberalaren kontra doan ekonomialaria saritu du. Auzolaneko jabetza eta jarduna emaitzetan ere interesgarria dela erakutsi duena. Ostromek urte luzez herri ondasunak auzolanean kudeatzea ikertu du, politika zientziak eta ekonomiak tupust egiten duten eremu erakargarrian. Lanerako eredu matematikoak erabili ditu, jokoen teoriak ematen dituenak sarritan.

Krisi ekonomikoak ez du Defentsaren aurrekontua murriztu

Krisi ekonomikoaren eraginez, diru publiko mordoa esku pribatuetara pasa zuten, enpresetan arazoak, lanpostuak zalantzan, zergak igo dituzte, ikerkuntzarako eta beste alor batzuetarako diruak murriztu egin dituzte. Defentsa Ministeritzaren aurrekontuetan, ordea, ez da murrizketarik egon, nahiz eta komunikabideek hori zabaldu duten, Defentsaren aurrekontuek %2,9ko murrizketa jaso dutela esaten digutenean, errealitateak (datu objektiboek) aurrekontu hau %11,45ean haunditu dutela diote. Lotsagabeki gezurretan ari zaizkigu!!

Barne Produktu Gordinaren inguruan

"Azter dezagun gaia, labur baino ez bada ere. Hazkunde horrek onerako zenbatzen ditu errepideetako zaurituak hartzen dituzten anbulantzien kilometroak, airearen poluzioa, tabakoaren publizitatea, mendia txikitzen duen harrobiaren jarduera zein gudetarako misilen ekoizpena. BPGak natura suntsitzea ontzat hartzen du, baita napalm edo hondakin erradioaktiboak sortzea."

[es] 3 milioi euro urteko pentsioa kobratuko du Goirigolzarrik

Jose Ignacio Goirigolzarri BBVA banketxeko kontseilari delegatuak kargua utzi eta urtean 3 milioi euroko pentsioa kobratuko du.

Europako esnegileek greba gaur arratsaldean abiatzea deliberatu dute Parisen

APLI-EMB elkarteek bilera egin dute goiz honetan Parisen eta bilkuraren ondoren heldu da berria. Gaur arratsaldetatik aitzin laborariek uko egingo diote lantegiei esnea saltzeari. Europa mailan burutuko dute greba mugimenduak bere eragina izanen du Ipar Euskal Herrian.

Toskana bat Araban? Mahastien osagarri, olibondoak gehitu nahi ditu ADORA elkarteak

Ez da dena ardoa eta garia Arabar Errioxan. Orain mende erdi bat arte olibondo sailak eta olio-errotak ikus zitezkeen herri gehienetan. Mekanizazioak eta ardoaren izendapenak baztertu zuen olioa, baina loaldi horren ondotik berriro indartzen ari da. Adora elkarteko Alberto Alecharekin egon ginen. Italiako Toskana dute eredutzat.

Nola funtzionatzen dute munduko merkatuek? ulertzen lagunduko diguten marrazki bizidunak

Dumping-a, merkatu librea, lan eskubideak, globalizazioa,...nola funtzionatzen dute? Zer ari da gertatzen munduko merkatuetan? Zergaitik dira Estatu batzuk hain aberatsak eta beste batzuk hain txiroak? Klikatu bost marrazki bizidun hauetan eta ulertzen lagunduko dizu

Hego Euskal Herria atzeraldian sartu da

Hego Euskal Herri osoa atzeraldi egoeran dago. Eta luzerako izango da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2009. eta 2010. urteetan barne produktu gordina (BPG) jaitsi egingo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburu berriak heldu den urtearen amaieran soilik ikusten du hazkundea egoteko aukera; «oso apala» , hala ere.

"Zer egin dezaket nik greba orokorra Interneten bultzatzeko?"

Argi dago Greba Orokorraren alde zer egin daitekeen kalean: piketeetan parte hartu, mobilizatu eta batez ere kaleak hartu. Baina interneten ere badira gauza asko egin daitezkeenak greba orokorra bultzatzeko. Dokumentu hauetan hainbat ideia ematen dira, GrebaOrokorra.info webguneko tailerran sorturikoaren laburpen.

UGT eta CCOO Maiatzaren 21eko Greba Orokorraren aurrean

UGT eta CCOO ez dira batuko gehiengo sindikalak Maiatzaren 21ean deitu den grebara. Horren salaketa egiten duten kartelak jada sarean daude, euren Maiatzaren 1eko kartelak oinarri hartuta: www.ugt.es/campanas/mayo2009/cartel1mayo2009OK.pdf (UGT) eta CCOO: www.ccoo.es/comunes/temp/recursos/1/184031.jpg

GrebaOrokorra.Info, maiatzaren 21ean auzolanaren bitartean informatzen

Grebaorokorra.info aurkeztu zuten atzo Aberri Egunean eta dagoeneko funtzionamenduan dago webgune hau. Helburua Greba Orokorraren egunean (Maiatzak 21) informazioa eskaintzea da eta horretarako telebista, twitter, wikia eta irratia nahasten saiatuko dira. Hori bai, guztien artean, modu horizontalean, informazioa sortu eta kudeatzea da helburua. XXI. mendeko Greba Orokor baterako webgunea, auzolanaren bila.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]