ilarako albisteak

Michael Jacksonen azken entsegua ikusgai

Michael Jackson handiaren azken entsegua argitara atera dute dute hainbat telebista katek. Bertan ez du hain itxura txarra estatu batuarrak, baina ez du ezta ere garai honetako energia berdina

Felix Erauskin palankaria, munduko errekor euskalduna

Errekorren inguruan egindako artikulu honetan euskal kirolarien bitxikeri batzuk aurkezten zaizkigu, tartean nik ezagutzen ez nuen euskal kirol berri bat ere: Palanka Jaurtiketa, eta hortan maisua zen, Felix Erauskin. Bitxia izata gain, oso interesgarria.

Diaz De Cerio Athletic-era

Fitxaketen merkatua zail jarri zaio Athletici, hala ere, gaur lehenengo errefortzua aurkeztuko dute ibaiganeko mandatariek, Diaz De Cerio aurrelaria. Errealarekin kontratua amaituta dator klub zuri-gorrira gol asko sartzeko intentzioarekin

EITBn lehen aizkorakadak

Eguraldi maparen bidez lehen aizkorakadak jaso ditu Euskal Herriko mapak EITBko albistegietan. Zuberoa eta Erriberako hegoaldea moztu dituzte lehen eraldaketa honetan eta Espainiako Gaztela eta Leon, Errioxa eta Kantabria probintzietako eguraldi datuak ikusi ahal izan dira. Mapa nola geratu den ikusteko gehiago irakurri.

1996ko tour hura...

1996ko uztaila, San Ferminak. Euskal kirolak izan duen mito handienetakoa -Miguel Indurain- gainbehera etortzen hasi zen, noiz eta, bere seigarren Tourra irabaziko zuelakoan, karrera Iruñeatik pasa zen urtean. Tourraren bezperetan gauden honetan, mito haren erorketari buruzko istorioa eta oroitzapena uztartzen dira.

Baztandar nabigatzaileak

Pedro Esarteren liburu berria eta interesgarria "Navegantes del interior, emigración de Baztan y Nafarroa behera desde el siglo XIV" aztertzen da eta liburuko bitxikeri batzuk aipatzen dira.

IKA eta TOPAGUNEAren arteko hitzarmena mintzapraktika egitasmoak garatu eta hedatzeko

Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean garatzeko eta hedatzeko lan-idoari jarraiki, IKA euskaltegien koordinakundeak eta TOPAGUNEAk, Euskara Elkarteen Federazioak, hitzarmena sinatu dute gaurkoan Oionen.

Forokoopek ospatutako jardunaldiaren Work-Coffearen laburpena

Irakurri eta parte hartu ezazu, zure ikus puntua interesatzen zaigu.

Bilboko Alde Zaharreko Merkatal Elkartea, Aste Nagusia Espainiako ondare kulturala izendatzearen aldeko bozka eskatzen

Euskaltelekin batera, Plaza Berrian bozkaren aldeko kedada antolatu du. Beraien hitzetan, "bilbotar sentitzen den edonork du ekimen hau babesteko betebeharra".

San Juan gau eta Sorgin eguna

San Juan gaua izan denez, gau magikoa, eta gau hau nahastua izan denez sorgiñekin aprobetxatzen dugu blogan Zugarramurdiko sorgiñen historioa kontatzeko, nortzuk izan ziren?, zertara kondenatu zieten?, zer egiten zuten?, hegaldi haietaz?...

Herritar ugari Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko X. lasterketan

Ehun bat argazki eta sailkapenak

Shabani, Moe, Azara...

Kristina Beristainen analisi interesngarria Berrian, Errefuxiatuen Mundu Egunaren karietara.

Palestinaren egoeraren azterketa

Palestinaren egoeraren azterketa berriak honako gaiak jorratzen ditugu: Ahmad Sa'adat (FPLPko idazkari nagusia), gose greban. Netanyahuren sasiproposamenaren gainean. Comunicado de prensa de BADIL con ocasión del Día Mundial del Refugiado.

Bihar Forokoopen " Pertsonen parte-hartzea"-ri buruzko jardunaldia ospatuko da

Jarduanldia, Bilboko Carlon Hotelean izango da eta FOROKOOPeko webguean jarraitzea posible izango da.

Euskal Selekzioaren aldeko lasterketa igandean ospatuko da Bilbon

Hamargarren edizio honek 1.200 korrikalari biltzea espero du.

Luanda da munduko hiririk garestiena, kanpoko langileentzat

Angolako hiriburua da munduko hiririk garestiena kanpoko langileentzat, Tokioren aurretik, ECA kontsultoriak egindako ikerketa baten arabera. Merkeena aldiz, Lesothoko hiriburua da, Maseru.

Jurgi Kintanak Pamiela etxearen bidez plazaratu du lana

DV. Jurgi Kintanak Urre urdinaren lurrina. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) saiakera plazaratu du, non errepasoa ematen dion euskal literatur tradizioari, detektibe-lana eginda. «Ez dut izugarrizko altxorrik topatu, baina bai bitxi polit batzuk, adibidez Francisca Astibia Onintze-rekin egin dut topo. Ezer gutxi dakigu berari buruz, 1900 aldera jaio zela eta Emakume Abertzale Batzakoa izan zela. Olerkaria izan zen eta olerki batean fede-zalantzei buruz jardun zen», esan zuen historialari honek atzoko aurkezpenean.

Elgoibarren eta Mendaron ez dago BARREN ezagutzen ez duenik

Elgoibarko BARREN astekariak ere irakurleen gaineko azterketa egin du, iaz Eibarko ..eta Kitto!-k eta Txorierriko Aikor!-ek egin zuten moduan. Datu ezin hobeak lortu ditu BARRENek ere, euskarazko tokiko prentsaren irismen eta onarpen zabala argi erakusten dutenak.

"Getaria: Gipuzkoako kaia" erakusketa doan

Azken urte hauetan Getarian buruturiko ikerketa arkeologikoetan lorturiko informazioarekin, "Getaria: Gipuzkoako Kaia" erakusketa antolatu da. Aste honetan zabaltzen ditu ateak eta uda osoan zehar egongo da bisitagarri. Ekainaren 16tik 21era gerturatzen direnak erakusketa doan ikusteko aukera izango dute.

Transito Amaguaña: oinutsik borrokatu eta oinutsik hil

Ehun urte kunplitzeko bezperatan hil da Ekuadorren, maiatzaren 10ean, indigenak ugazaba feudalen atzaparretatik askatzeko borrokako buruzagietako bat. Transito Amaguañaren bizitzan bildurik daude indio amerikarren trajediak eta itxaropenak.

Michèle Alliot-Marie: «Erabaki honek ez du zalantzan jartzen AHTren egitasmoa»

Badira egun batzuk Michèle Alliot-Marie Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu idazkariak Baiona eta Hendaia arteko Abiadura Handiko Trenbide berria egiteko proiektua gelditzea erabaki zuten. Informazioak hainbat erantzun eragin zituen eta gaur "Le Journal du Pays Basque"k Michèle Alliot-Marie ministroari hitza utzi dio erabaki honen nundik norakoak azaltzeko.

Zerbait egosten ari da Eskoriatzan

Antza denez, Eskoriatzan ekimen berri bat ari da jartzen martxan. Herria suspertzeko ekimen berri bat.

Bizikleta saldu, erosi edo trukatu nahi? zatoz DONOSTITRUK-BIZITRUKera

Larunbat honetan, ekainak 13, Donostiako Easo plazan 10:00etatik 14:00etara, zure bizikleta zaharra edo seme-alabei txiki geratu zaiena saldu dezakezu; egunean eraman eta utzi gordailu-salmentan. Bizikleta behar baduzu aldiz, aukera zabala aurkituko duzu prezio paregabeetan. Donostiako Kalapie elkartekoek eta DONOSTITRUK merkatuak bat egin dute berrerabilera eta mugikortasun iraunkortasunaren alde. Aupa zuek!!

[es] David Copperfield Europar Parlamentura

Banañako Erreinuko Barne Ministerioko datuen arabera, Copperfield izango da Banaña Europan ordezkatuko duen azken diputatua.

"Demokrazia bikaina" (gazteleraz)

hauteskudeetan gertatutako putxerazoaren aurkako albiste txiki, baina gorrotoz beteriko bat

Literaturia, Larrabetzuko azoka duina

Larrabetzuko Literaturia azokan izan nintzen igandean. Han ziren idazle ugari, haien liburuak aurkezten. Han zen Anjel Alkain umeekin solasaldi bat edukitzeko asmotan, baita Mikelazulo elkarteko kideak Ate hautsiak poema errezitaldiarekin, Kukubiltxo… Hona hemen kronika bat.

Zubi honetan zu zara giltzarri giltzarri

Noaingo iragarkia

Musika: Bizardunak Ekainak 28 www.nabarralde.com/noain2009

Bedaioko 3. mendi martxa

Igande hontan ospatuko da Bedaioko mendi martxa, aurtengoa 3.ena izango da. Ibilbideak 25km inguruko ditu, eta Aralar eta Bedaio inguruko parajea zeharkatzen ditu. Iaz bezela, bizikletaz egiteko aukera ere izango da aurten.

Baztan ikastolaren besta

Baztan ikastolaren besta ospatu da, hori aprobetxatuz ikastolaren sorrera zailak kontatzen da 1970 urtean eta baita ere Lehendabiziko ikastolaren historia, 1935 sortutako ikastola hartakoa eta nola Erreketeak itxi eta liburu guztiak erre zuten
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 33 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]