www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=453
Arantzazu (e)k bidali du duela 662 egun 22 ordu 13 minutu, duela 662 egun 17 ordu 41 minutu argitaratuta
Tafallak baiezkoa eman dio euskarari. Izan ere, Nafarroako herri honetan bigarren aldiz banatu dira Bai Euskarari Ziurtagiriak. Kontuan izanda, Tafalla Nafarroako eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen herri, oro har, erdalduna dela, euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsua da hau. Badira jada 3 urte Tafallan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta bigarren ekitaldi honetan, 22 izan dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten herriko elkarte, saltoki eta era guztietako entitateak.