bilaketaren emaitzak "zinema"

Glenn Ford aktore ezaguna hil da

Hollywoodeko izar handi izandako Glenn Ford aktorea (Quebec, 1916) hil da, Kaliforniako (AEB) bere etxean. Antzerkian egin zituen lehendabiziko aktore lanak, eta Broadwayko antzokietan hasi zen ezagun izaten. Hala ere, zinemak eman zion distira, batik bat, 1946an Charles Vidorren zuzendaritzapean Rita Hayworthekin batera egindako Gilda filmak.

JoselonTXO (Kameratoia'09, 3. saria)

JoselonTXO: "Kriston sexu-makina" (3:10 min).

Ander: gay tematikadun baserri giroko lehen euskal filma

Ekainak 23an hasiko dira grabatzen Arratian baserri giroan girotutako gay gaidun lehen euskal filma. Istorioak herrira iristen den etorkin hegoamerikar batek bertako Anderri bere sexu kondizioa nola hausnarrarazten dion kontatzen du. Horrez gain, familia eredu berriak, etorkinak eta prostituzioa bezalako gaiak ere lantzen ditu.

Getxoko zinema zikloetan emandako 48 filmetan 13 minutu izan ditu euskarak

Getxoko Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zinema zikloak aste honetan amaituko dira. Urtarriletik emandako 48 filmetan euskarazko eskaintza 13 minututakoa izan da, horixe baita euskaraz eskainitako "Sarean" eta "Midori" film laburrek irauten duena. Beste 46 filma guztiak gazteleraz edo gaztelerazko azpitituluekin eman dituzte.

Euskaldunak ere zinemazaleak gara, eta filmak euskaraz ikusi nahi ditugu

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak zinema-aretoetako hizkuntzaren erabilerari buruzko azterketa egin du. Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskararen lekua oso txikia dela ondorioztatu du.

Clint Eastwooden agurra

Clint Eastwoodek agur esan die bere jarraitzaileei. Eta dakien moduan egin du, maisulan bat eginez. "Gran Torino" ez da pelikula soil bat, bere testamentu artistikoa da. Hona hemen Berrian argitaratu duten kritika.

«No Popcorn on the floor»: krispetarik gabeko aretoen eskaera

Duela lau urte grabatu «No Popcorn on the floor» filma, munduko zinemaldi eta areto alternatiboetan zehar ibili ostean, heldu den astean estreinatuko da Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantsesean. Filmak zinema komertzialetik kanpo dagoen zinemagintzaren erakustoki bihurtzen diren aretoen borroka erakusten du, garaian Baionako Atalante aretoko zuzendaria zen Ramuntxo Garbisuren bitartez.

"Kutsidazu bidea, Ixabel" filmaren trailerra

Estreinaldia: Irailaren 28an, Donostiako Zinemaldiko Zalbategi sailean. Irailaren 29tik aurrera Euskal Herriko zinemetan.

Ikusezazu.com: Filmak euskaraz

Bideo baten bitartez izan dut egitasmoaren berri (http://www.euskaltube.com/play.php?vid=3897). Euskal Encodingsek (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php) urratu eta Azpitituluak Euskaraz (http://manterola.org/azpitituluak) egitasmoak jarraiturako bidean beste ekarpentxo bat da Ikusezazu.com. Bertan http://megavideo.com webgunera igotako euskarazko filmak jarri dituzte ikusgai.

Zinema ETB1-en

ETB1en azkeneko bi hilabeteotan ez dute film bakar bat ere jarri edo eman bere ikusleentzat. ETB2n, berriz, astean 20 inguru ematen dituzte. ETBko programazio buruak zinemaren datuak oso eskasak zirela ETB1en argudiatzen du. Noiz utzi zion ETBk euskararen aldeko tresna publiko izateari?

Luis Margolek Clandestinos ikusi omen du

Libertad Digitaleko Luis Margolek antza Clandestinos filma ikusi du. Eta nazka sentitzeaz gain EHGAM iraintzeko ere balio du horrek.

Giza eskubideei buruzko zinema zikloa datorren astean Iruñean

Giza eskubideen bortxaketaz bost zinemagilek pausatutako bost begirada erakutsiko dituzte datorren astean Iruñean, IPES elkarteak eta Golem zinemak antolatutako Mundua eta Giza Eskubideak zikloaren barruan.

Zinebi Bilbon abiatu da

Zinema dokumental eta laburren 49. edizioa,Bilbon abiatu da. Aurtengo Zinebiren edizioa martxan da, aste osoan zehar ehundaka pelikula eskainiz. Nazioarteko lehiaketan 100 inguru dira partaideak; baina denetara laurehun baino gehiago dira ikusi daitezkeen filmak, zortzi kokapen ezberdinetan. Programazioa ikusteko zinebi.com helbidera jotzea onena duzu. Ez galdu aukera paregabe hau Bilbon zinerik gaurkotuena ikusteko!

Azpitituluak euskaraz

Orain gutxi Igor Leturiak Euskal Encodings komunitateak egiten duen lana goraipatu bazuen (http://ttiki.com/887), joan den asteburuan Luistxo Fernandezen azken ekimenaren berri izan dugu. Euskarazko azpitituluak sortzeko ekimena da eta dagoeneko lau filme-ren azpitituluak daude eskuragarri: Wall-e, Steal This Film 2, Mononoke Hime eta Ponyo.

Lekeitioko euskal zine eta bideo bilera

Iaz azkena izango zela zabaldu genuen berton. Jarraizea lortu du, eta aurten positiboki egitaraua zabaldu gura genuke. Euskaraz egindako bideo eta zinema lanak. Laburrak eta luzeagoak, dokumentalak eta sormenezkoak. Interesgarria.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]