bilaketaren emaitzak "zientzia"

Gizon bat haurdun

AEBetako gizon transexual bat haurdun gelditu da. Bere bikoteak haurdun gelditu ezin zuela jakin zuenean, intseminazio artifiziala egitea erabaki zuen. Uztailean jaioko da haurra.

[ing] European Spallation Source ez dator Bilbora, Suediara doa

Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko proiektu faraoniko gehienekin gertatzen ohi dena gertatu da berriro. Auskalo zenbat xoxak xaututa, azkenean erabaki logikoa hartu dute. Fundamentuzko edozein proiektua garatzeko zorte txarra dakarrenengandik ahalik eta urrunen jarri behar da. Erabakia hartu dutenen ustetan, Suediako Lund hiria Bilboko Kale Nagusiko jauregiaren gerentetik nahiko urrun dago proiektuaren bidegarritasuna mantentzeko. Denborak esango du onerako edo txarrerako izan den.

Aldaketa klimatikoa. Arduratsua egoteko arazoa. Ardura zaitez

Aldaketa klimatikoaren inguruan zenbaki monografikoa artikulu askorekin (ingeleraz).Eritziak,inkestak eta datuak.

Ezagutzen dugun Unibertsoa

Ezagutzen dugun Unibertso osoa biltzen duen bideoa, eskalan egina eta puntu bakoitza bere lekuan jarrita.

REDES telebista programaren amaiera gertu dago

Zientziaren Urtea dena amaitzear dagoenean, TVEk REDES telebista saioa bere programaziotik kentzea erabaki du. Zientzia espektakulo hutsa bihurtzen ari diren saioak han-hemenka sortzen diren bitartean, kalitatezko dibulgazio zientifikoa eskaintzen zuen REDESen amaieraren iragarpena ez da batere albiste ona, ez jauna. Zorionez, hainbat kaskarkeriaren artean, hortxe dugu oraindik Teknopolis. Noiz arte?

Zelula amen aferaren inguruko mahaingurua

UEUren 2007/2008 ikasturteko aurkezpenean zelula amen inguruko mahaingurua antolatu zuten. Albisteaz gain, audioa ere entzun daiteke.

Galileo, kinka larrian

Europako Batasunak bere satelite bidezko posizionatze-sistema eratzeko proiektua du eskuartean: Galileo. Proiektua egon, badago, baina errealitate bihurtzeko arazoak pilatzen ari dira, bata bestearen atzetik.

Denbora gelditzen ari ote da?

Zientzialari talde batek, EHUko Bilboko kanpusean dagoen José María Martín Senovilla fisikaria buru dutela, puntako ikerketak egiten dabiltza eta urruneko supernoven mugimendu abiadura misteriotsuari azalpena aurkitu nahian, unibertsoko denbora geldotzen ari daitekela ondorioztatu dute. Hedabide berezituak ikerketa txudigarri hau zabaltzen hasi dira (New Scientist, Physical Review D, UK Telegraph, Wired Science). zientzia.net eta basqueresearch.com webguneetan oraindik ez dut aipamenik ikusi.

Denbora moteltzen ari ote da?

Supernova urrunak gertukoak baino azkarrago mugitzearen azalpena denboraren moteltzean egon daitekela plazaratu dute EHUko bi zientzialarik eta Salamancako beste batek.

Kulturak garuna moldeztatzen du?

Kultura desberdinetako pertsonek begizko pertzepzioz jasotako atazak desberdin kudeatu eta konpontzen dituztela plazaratu berri da. AEBko kulturak objektuen euren testuinguruarekiko indibidualtasuna nabarmentzen duen bitartean Asia ekialdeko kulturak kolektibitate eta objektu eta testuinguruen erlazioa azpimarratzen du.

[Gazt] Espainiako telebista publikoko Redes saioa sarean

Gaur egun telebistan aurkitzen diren saioetatik interesgarria iruditzen zaidan bakanetakoa (bakarra ez bada) sarean dago orain ikusgai. Ezagutzen ez duzuenontzat, Espainiar estatuko telebista publikoak ematen du Redes saioa eta zientzia modu erraz eta ulergarrian helarazten saiatzen da. Lehengo atala burmuina nola manipulatu daitekeen erakusten digu, osasuna hobetzeko erabiltzen bada oso tresna ona izan daitekeena baina txarrerako erabili ezkero benetan beldurgarria...

Olinpiadak (matematika, fisika...)

Zientziaberri blogeko Pilar Etxebarriak horrelako olinpiaden deialdien bilduma egin du esteka txukunekin. Hezkuntzan konpetitiboak izateko grina dutenentzat.

Duela 20.000 urteko margoak aurkitu dituzte Debako kobazulo batean

Marcos Garcia Diez arkeologoak Gipuzkoan inoiz ikusi diren margorik zaharrenak aurkitu ditu Deban

Elhuyar Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren bideoa

Elhuyar Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa kaleratu da eta hemen duzue obraren inguruko bideoa.

Antxoaren arrastoaren atzetik

Europar Batasunak antxoa-arrantzaren geldialdi biologikoa erabaki zuen 2005ean. Lau urte pasatu diren arren, antxoaren stokak zuhurtzia-biomasaren azpitik segitzen du. Ez da espero bezala errekuperatu. Horren zergatia argitzeko Aztik hainbat ikerketa jarri ditu abian.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]