bilaketaren emaitzak "ziber-erasoa"

DDoS erasoak Genbeta eta Meneame-n

Azken egunotan bi web nagusik DDoS erasoak jasan dituzte (infektatutako ordenagailu zombi sare itzel bat erabiliz). Lehena Genbeta blogak, MSN messengerrean onarpen gabe gaituzten kontaktuak ezagutzeko erreminten baliogabetasunari buruzko post bat famatu bihurtzean. Ondoren meneame.net. Atzo (II-08) 2 orduz jausia egon zen. quienteadmite.com-koek diru kopuru bat eskatu zuten erasoa ezeztatzearren. Gogora dezagun EZINEZKOA dela messengerrean onarpen gabe gaituzten kontaktuak ezagutzea Microsoft-ek protokoloa aldatu zuenetik.

Bixen Itxaso Pasaiako PSE-EEko zinegotzia ustez jo zuen gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak

Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat -J.A.U.O.- atxilotu du gaur goizean Pasaian (Gipuzkoa), lehengo astelehenean herri hartako udalbatzarrean Bixen Itxaso PSE-EEko zinegotzia jo egin zuelakoan. Goizeko zortzietan izan da atxiloketa, gizonezkoak etxetik irten duenean, Trintxerpe auzoan.

Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du Gordexolako batzokian bart

Gordexolako (Bizkaia) batzokiaren atarian etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute bart ezezagun batzuek, baina ez da zauriturik izan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Kalte materialak eragin ditu erasoak atean eta eraikineko horman. Ertzainek ez dituzte hango bizilagunak etxetik atera behar izan.

Hautsi egin dute Juan Mari Jauregi zenaren aldeko oroitarria, Legorretan

Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoa ETAk hil egin zuen 2000n. Haren alargunak hitz egingo du bihar Donostian Jaurlaritzak biktimen alde egingo duen omenaldian.

Bonba-furgoneta bat zartarazi du ETAk Getxon, eta zauriturik ez den arren kalte material handiak eragin ditu

Areeta auzoko itsas pasealekuan lehertu da, goizeko ordubatak hamar gutxitan. Ordubete lehenago abisua eman du ETAk, eta ingurua hustu eta hesitu ahal izan du Ertzaintzak. 2000. urtetik ETAk Areeta inguruan jartzen duen zazpigarren lehergailua da gaurkoa.

Beste emakume baten aurkako sexu erasoa Donostian [Gazt]

Emakume batek sexu eraso bat jasan zuen atzo Donostiako Erribera auzoan. Azken hilabeteotan mota honetako erasoak ugaldu egin dira Donostian.

Sexu erasoekin lotuta 102 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak urteko lehen zortzi hilabeteetan

2008ko lehen zortzi hilabeteetan, hau da, urtarriletik abuztura bitartean, 102 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak sexu erasoekin zerikusia zutelakoan. Gainera, delitu horrekin lotutako atxiloketa kopuruak asko egin du gora iazko datuekin alderatuta, zehazki, %20.

15 urteko neska bat larriki jipoitua

Ustez beste nerabe batzuek emandako jipoiaren ondorioz, Donostiako Ospitalean zauri larriekin ingresatuta egon da gaur (Otsailak 20) goizera arte 15 urteko Ermuko (Bizkaia) neska bat. Jipoitu, ilea erre, motorraz zapaldu eta txiza egin zioten neskatoari. Nola konpondu nerabe hauek eragin dioten mina? Eta nola hel gaitezke honelako egoera batetara?

ERCren egoitza erre dute Sant Vicenç dels Horts herrian

Esquerra Republicana de Catalunya alderdiak (ERC) Sant Vicenç dels Horts herrian duen egoitza erre zuten joan den igandean, kalte material ugari eraginez.

14, 15 eta 16 urteko hiru mutil atxilotu dituzte Donostian emakumezko bati sexu abusuak egitea egotzita

Hiru adingabe, 14,15 eta 16 urteko hiru mutil, atxilotu ditu bart goizaldean Ertzaintzak Donostian emakumezko bati sexu abusuak egin dizkiotelakoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kaian gertatu zen erasoa, Portaletas inguruan, atzo goizeko sei eta erdiak aldera. Han inguruan zebiltzan ertzain batzuei lekuko batek agertu zien emakumezko bat sexu abusuak jasaten ari zela, eta hiru gazte zirela erasotzaileak.

[Gazt] Lau adingabeko atxilotuak neska bat eta bere mutil-laguna erasotzeagatik Gipuzkoan

Abuztuaren 3an Billabonan neska baten aurkako sexu erasoa egin eta bere mutil-laguna jotzeagatik lau gazte atxilotu ditu Ertzantzak. Mota honetako bigarren erasoa da egun gutxiren buruan Gipuzkoan. Erlazionatua: http://www.zabaldu.com/4562/14_15_eta_16_urteko_hiru_mutil_atxilotu_dituzte_donostian_emakumezko_bati_sexu_abusuak_egitea_egotzita/

Banketxe batean lotan zegoen eskale bati eraso diote Santutxun

Salaketaren arabera, biktima lotan zegoela, bost edo sei mutiko motorraren kateekin eta giltzarrapoekin atea jotzen hasi dira "gaur bertan erreko zaitugu" eta "putasemea" oihukatzen zuten bitartean. Nora goaz?
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]