bilaketaren emaitzak "zerbitzua"

gomenda.net

MarraPuntun web zerbitzu sozial berri baten berri ematen dute. Jendeak gauza desberdinen gomendioak emateko balio du. Webgune osoa gaztelaniaz dago. Lizentziarik ez du baina "copyleft" hitza irakur daiteke. Ikertu dudanagatik, proiektuaren atzean gutxienez Pello Xabier Altadill Izura dago: http://www.pello.info/?nP2LyUWE8FA=4XOp8XHiIoU=/Mq9HcW1hf4=

EuskalIRC eraberritua

EuskalIRC taldekoak indarrarekin itzuli direla dirudi. Orain dela urte askotik gora behera batzurekin eskaini izan duten zerbitzua era profesionalagoan ematen dute. Irrati libreek eta nahi duen edonork bere kanalak sortzeko aukera ere ematen dute. Webgunean webtxat zerbitzua ere badago. Azkenaldian euskal zerbitzu ugari ari dira ateratzen. Zer izango da hurrengoa? Zuk zer nahi zenuke?

Iparrorratza, ikasleentzako euskarazko online orientazio zerbitzua saritua

Ikasketak hautatzerakoan ikasleei sortzen zaizkien galderak, zalantzak eta kezkak argitzeko sareko euskarazko orientazio zerbitzua da Iparrorratza. Galdera bidali eta zuzenean erantzuten dute doanik. Orientazio akademikorako zerbitzua urte hasieran kaleratu zen eta Educaweb lanbide orientazio inguruko sari bat lortu du.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]