bilaketaren emaitzak "zentsura"

Mikel Urmeneta (kukuxumusu) zentsuratu du El Paisek

San Ferminetako bere kronikak idazten ari da Mikel Urmeneta marrazkilaria El Paiseko blog batean. Koka marrak egiten argazki bat zentsuratu diote. Censored dio argazkiak orain.

Argentinako telebistan atera daitekeen kamiseta bat

The Garkas taldeak El Cuchillo abestia jo zuen telebistan. Bertan kantariak Euskal Herrian eraman ezin daitekeen kamiseta bat zeraman. Adierazpen askatasuna ezberdina da munduan zehar.

Jon Maia: "Zein erraz jolasten duten auzitegiek jendearen bizitzarekin!"

Gaztesarea gazte mugimenduaren informazio atariari babesa eman eta webgunearekin lotura izateagatik beste bederatzi lagun inputatu dituzte. Horietako bat da Jon Maia bertsolari zumaiarra.

EITBn zentsura politikoa

Iñaki Anasagastik EITBn zentsura politikoa dagoela dio bere blogean. Dozenaka adibide jarri ditzakeela dio, baina kasu honetan aste honetan gertatu denari buruz jardun da...

Otsailaren 20an, Egunkaria libre!

Otsailaren 20an Egunkariaren itxieraren 5.urteurrena zure ordenadorean gogoratu eta salatzeko deia

Leo Bassiren emanaldia eragozteko 200 eskaera jaso ditu Elgetako udalak

Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso ditu azken egunotan Internet bidez Leo Bassik abenduaren 1ean Espaloian egingo duen ikuskizuna bertan behera uzteko neurriak hartzeko eskatuz. Bigarren aldia da Bassi Elgetara datorrela eta iaz ere antzerako mezuak jaso zituen Elgetako Udalak. Oxel Erostarbe alkateak esan du ez duela inongo neurririk hartuko.

Zumaiako Institutuan zentsura?

Xabier Aizpuruak idatzitako testu hau, bere horretan eta hitzik aldatu gabe, Zumaiako Institutuak bere 25. urteurrenerako kaleratu duen liburuxkarako idatzia izan zen, baina ikastetxeko arduradunek ez argitaratzea erabaki dute. Zentsura hitz gogorregia baldin bada, gustuko ez dena mututu nahia, isilaraztea edo bakoitzaren etxean nork bere irizpideak izatea bezalako zurigarriak ere erabili litezke.

Euskara hizkuntza zentsuratua

Sustatu.com -eko bilatzailean idazten bada "preso" ez da blogeko ezer azaltzen ezta Nelson Mandela, izorratuta egongo da bilatzailea. Hedabideek marrazten dute gizartea den baino hobea, batzutan euskaldunik ez dago, bestetan presorik nahiz eta inoiz baino gehiago egon, konkistatzaile franko-espainiarrik... batzuk pasatzen dira eta euskaraz gehiago nabaritzen da. Gartziak idatzi du publikoan mintzatzeko gaitasuna galdu dela, nire ustez gazteek ez dute erabili nahi zentsuratutako hizkuntzarik. Ez da salaketa adibidea baino.

Hainbat webgune ixteko agindua eman du Garzonek

Baltasar Garzon epaileak hainbat webgune ixteko agindua eman du, tartean http://demokrazia3m.com eta http://askatu.org. Autoan nahastu egiten ditu erakunde eta izenak. Askatu.org Askatasuna alderdiarekin lotzen du, baina Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ingurukoa da. http://segigazte.net eta http://pat-eh.org ere aipatzen ditu, eta beste webgune ezagun batzuen izenak gazki idatzita daude. Etenglube deitzen dio Etengabe blogari eta Gasterabea Gaztesareari.

'Apurtu.org' martxan berriro

Apurtu.org Nafarroako "errepresioaren" aurkako eta amnistiaren aldeko webgunea berriz ere martxan da. Duela zenbait aste Abc Espainiako egunkariak webgune haren aurka egin zuen eta, besteak beste, "ETAren aldekoa" izatea eta terrorismoa goratzea leporatu zion. Artikulu hori kaleratu eta handik gutxira, blokeatuta geratu zen ataria.

ETB bajó diez puntos de share con el mensaje del Rey

EITB: Surio aduce que no se «compararon» audiencias, aunque obviaron datos. El director general de EiTB, Alberto Surio, defendió ayer que la emisión del mensaje navideño de Juan Carlos I en ETB-2 no buscaba audiencias, pese a que la nota de prensa que se envió tras la emisión resaltaba que el contenido fue líder en la CAV con el 24,4% de share, dato que tuvo un amplio eco mediático. Se obviaba, por contra, que el año anterior la misma cadena, sin el mensaje real, había tenido un audiencia del 35,5% en la misma franja horaria.

Euskal presoen enkartelada Donostian argazkiak zentsuratuak

Ostiraleroko euskal presoen enkartelada Donostian 2009-8-28an, azken 15 urtetan ospatu dena, orain presoen argazkien ordez siluetak txuri beltzean... presoen argazkiak, izenak, km-ak, zentsuratuak, ematen ari diren egurragatik zentsuratuak.

Eljueves.es: Bad Request (Invalid Hostname)

Gaur goizean behin baino gehiagotan “service unavailable” agertzen zen webgunera (http://www.eljueves.es/)sartzeko saioa egiterakoan. Baina, antza denez, zerbitzariak gainezka egin duelako. Gau partean, ordea, “Bad Request (Invalid Hostname)” da agertzen den mezua. Eta honek itxura askoz ere txarragoa du.

Ertzaintzak eta EAJk tokiko komunikabide bat zentsuratu dute

Ertzaintzak eta Getxoko EAJk UKBERRI.NET Uribe Kostako digital euskalduna zentsuratu dute gaur arratsaldean Areetan. "EAJren aginduak jarraitzen ditugu" esan duten ertzainek komunikabide honetako argazkilariari Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta Imanol Landa jelkideen mitinean irudiak hartzeko tokian aritzea debekatu diote. Baldintza horietan lan egitea merezi ez zuela, kazetaria joatera zihoanean, gainera, dozera erdi bat ertzainek besoetatik heldu eta hainbat argudioen artean azkenean "zentsura" izan dela onartu diote.

AVT eta PP berriro Fermin Muguruzaren kontra

Fermin Muguruza Santiago de Compostelan jotzekoa da uztailaren 20an, Linguas Vivas jaialdian. AVT elkarteak "bere eskuetan dagoen guztia egiteko" eskatu dio hiriko alkateari, kontzertua eragozteko. PPk ere kontzertua bertan behera uzteko eskatu du, "terrorismoaren apologia" egingo delakoan.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]