bilaketaren emaitzak "zarautz"

Diario Vasco isiltzen ari da Zarautzen

Azken Portu blogean irakurri dugu. Diru lapurreta egin omen du kiroldegiko zuzendariak. Horretaz mintzo da Zarautzen jende guztia, baina Diario Vascok ez omen dio arretarik jarri aferari. Interesgarria gogoeta.

Imanol Murua hil da

Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Zarauzko alkate izandakoa bart zendu da, gaixotasun baten ondorioz

[GAZT] - ETAk AHTa eraikitzen duen Amenabar enpresaren aurkako ekintza egin du.

ETAk Abiadura Handiko Trena eraikitzen duen Amenabar enpresaren aurka bonba bat zartarazi du Zarautzen, bart, gaueko 2:40tan. Horren ondorioz auzokide bat eta bi ertzaina zauritu dira, hala nola kalteak eraikinean.

Urtebetez Azken Portun

Urtebete egin du Azken Portuko blogak. Itsasertzetik kresal usainari, gasolina, izerdia, begirunea eta beste gehitu zaizkio. Putzuzuloetatik xakelak ari dira dantzan, eta itsasoratutako ideia bakoitza, ekaitz bilakatzen da Euskal Herrian. Urtebete kaputxa kenduta... ez da gutxi.

Software asteburu libre arrakastatsua Zarautzen

Ostiraletik igandera, Zarautzko Putzuzulo gaztetxea software librearen Euskal Herriko egoitza nagusia bilakatu da. Richard Stallmanen hitzaldiaren aurretik, makina bat hitzaldi, mahainguru, tailer eta demostrazio egin ostean, atzo iluntzean lepo bete zen gaztetxea. Teketenek kronika idatzi du bere blogean. Arraio irrati libreak http://www.arraio.org asteburu osoan zuzenean eskaini ditu ekitaldi guztiak FMtik (93.3) zein Internetetik. Orain, hitzaldiak oro sarean daude.

Putzuzulo amets fabrikak urte bete beteko du

Urriaren 30an egingo du urtebete Zarautzko Xakelek beraien putzuzuloa okupatu zutela. Hau ospatzeko asmoz hainbat ekitaldi prestatu dira 27 ostiraletik, 5 igandera bitartean. Animatu, ta parte hartu!

Software asteburu librea Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Zarauzko Putzuzulo gaztetxean ekainaren 16tik 18ra software asteburu librea ospatuko da. Bertara Euskal Herrian software libreari buruz zer esan asko duten hainbat proiektutako ordezkariez gain (Librezale, CodeSyntax...), kataluniatik Xavier de Blas malabarista eta Toni Mirabete Catix banaketaren arduradunetako bat izango dira. Gainera Kaliforniatik zuzenean Richard Stallman GNU proiektu eta copyleft mugimenduaren sortzaileetako bat izango da gure artean. Hauetaz gain bazkari herrikoiez eta kontzertu eder batez gozatzeko aukera ere izango da.

Zarauzko tokiko telebista, sarean

Zarauzko Erlo Telebistak sarera egin du salto, eta egunotan jarri du martxan Joomlan oinarritutako webgunea. Lehenengo pausua baino ez da, baina "datozen asteetan aberasten joango direla" esan dute arduradunek.

Sarriren olerkiak eta muxuak iritsi dira itsasoz!!

Nork ez du amets egin juxtu beretzat den botila bat topatzen duela itsaso bazterrean? Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako haurrek 198 egunetan jarraian egin dute amets hori, Joseba Sarrionandia idazleari superbotila bat bidali ziotenetik, egunero. Eta ametsa egi bihurtu zaie. Ekainaren 15ean, Hala Bedi Irratiko Zebrabidean, haien irakasle Arantxa Urbe izan genuen esperientzia guztia azaltzen.

Euskal Jaiak

Euskal Jaiak Zarautzen. Egitarau, gomendioak... dena ongi baino hobeto pasatzeko prest.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]