bilaketaren emaitzak "zabaldu.com"

Logoa egiteko lehiaketa antolatu du zabaldu.com guneak

Giltza ideia polita da. Zabaltzeko. Agian ez da oso web 2.O ezta? giltza oso fisikoa da, oso ateetakoa... agian. Baina, logoa bilatze aldera, tresna guztiak martxan jarri eta logo bat proposa dezakegu, hautatu, pentsatu, egin, sortu... maiatzaren 15erarteko muga daukagu. Eta bi kolore, zabaldukoak.... beste guztia 3dimena.

Eskuratu zabaldu.com kamiseta!

Zabaldu.com egitasmoa lagundu eta bultzatu asmoz, txokolarte.com-eko Axierrek egindako logo berria daraman kamiseta eskuratu dezakezu orain. S, M, L eta XL neurriak dituzu eskura. Eskuratu zeurea, ez zaitez kamiseta gabe gelditu!

Zabaldu.com gure jarioan

IKTeroek azaltzen digute FeedBurner RSS jario zerbitzuak eskaintzen dituen abantailetako bat berau formateatzeko aukera dela, nahi diren etiketak gehituz. Horretaz profitatuz, bidalketa zabaldu.com-era ekartzeko beharrezko guztia ere prestatu dute, eta baita edonork erabiltzeko aukera eskaini ere. Oso ona, zorionak IKTeroak!

Zergatik dago Zabaldu erdaraz?

Oporretatik bueltan, zabaldun sartu ea zer nobedade dagoen eta hara, sorpresa! Zergatik agertzen da espainolez lehen euskaraz zegoena? ez da zabaltzeko albistea, baina ez zait beste biderik otu geratzen dena jakinarazteko.

Zabaldu.com-ek badu 2.0 logoa!

Astebetez iraun duen bozketa amaitu eta gero, irabazlea erabaki da, http://www.txokolarte.com taldeko Axier, alegia. Logoa bidaltzeaz gain, webgune osorako irudiak ere bidali zituen, eta berauek ikus daitezke webgunean zehar. Zorionak eta mila esker Axier!

Zabaldu Meneamen oinarritutako webgune hoberenen artean

Artikulu honen arabera, Meneameren softwarearekin sortu diren 293 webgune guztietatik, Zabaldu 5. postuan egongo litzateke. 1. postua Chuza webguneari eman diote, meneameren eta zabalduren lehengusu galiziarrari.

Zabaldu.com zure webgunean!

Zerbitzu berria eskaintzen du zabaldu.com-ek: azken albisteak zure webgunean kode sinple bat txertatuz bistaratzeko aukera. Hautatu zenbat albiste nahi dituzun, argitaratutakoak edo ilarakoak nahi dituzun,... eta guzti hori zure webgunearen diseinuarekin egokitu ahal izango duzu. Adibidea Mutilmediako (http://www.mutilmedia.com) eskuin barran ikus daiteke.

Ez dut jarri nahi zabaldu.com-en botoia!!

Garikoitz Araolazak bere blogean zabaldu.com-en botoia ez jartzeko dituen arrazoiak deskribatzen dizkigu. Badirudi hortarako beharrik ikusten ez duela. Arrazoi bera al dute blogak.com-en botoia ez jartzeko? Horren harira badirudi eztabaida sortu dela eta zabaldu.com-eko Arkaitzek eta Gorka Juliok (Teketen) erantzun bana jarri dute dagoeneko. Zer deritzozue zuek?

Zabalduren antolaketarako blog bat sortzeko proposamena

Gertatu den arazotxoa ikusita eta etorkizunean antzeko egoerak hobeto saihestu ahal izateko, komunitate honen antolaketa blog bat sortzea proposatzen dut. Era horretan, parte hartu nahi duten guztiek proposamenak egin ahal izango dituzte, lanak banatu, ideia berriak eztabaidatu eta abar. Wikipediako bloga wordpress bat denez, eta nik software hau jada ezagutzen dudanez, antolatzaileei lan gehiago ez ematearren, nik neuk blogaren ardura hartu ahal izango nuke (instalatu, konfiguratu, themea prestatu, spama zelatatu, etab.) Zer iruditzen zaizue?

Zabaldu.com komunitatearen txokoa abian da

Gero eta gehiago dira Zabaldu.com-ekin lankidetzan dauden webguneak, norbere albisteak zabaltzeko aukera zuzena emanez, batez ere. Guzti horiek batuz sortu den komunitateko azken albisteak biltzen dituen txokoa sortu du Teketenek Feevy (http://www.feevy.com) erabiliz. Zure webguneko albisteak agertzea nahi duzu? Jarraitu argibideak, erraza da eta. Komunitatea ikusteko lotura zuzena: http://komunitatea.zabaldu.com

Zabaldu botoia jarri dut...

"Eskuz", ez baitut funtzionatzen duen pluginik topatu, eta badirudi ondo funtzionatzen duela. Bide batez, norbaitek baleki "Bilboa" hori nondik atera den...

Zabaldu.com-era istorioak bidaltzeko WordPress plugina

Aitorrek Hiru puntu zero blogean garatu berri duen pluginaren berri ematen digu. Beroni esker WordPress blogetan albisteak zabaldu.com-era zuzenean bidaltzeko botoi bat jarri daiteke.

Aupatu, zabalduren klona EITBn

EITBk zabalduren klona ireki du, aupatu.com. Euskaraz eta gaztelaniaz dago webgunea eta honen antzekoa da. Hori bai, tokiko informaziora bideratuta dagoela ematen du, behintzat oinarrizko ereduetan.

Joneame, meneameren klon urdina

Meneame Zabalduren gaztelerazko kopiari konpetentzia urdina atera zaio: Joneame du izena eta Ermuko Jonaranok sortu du. Bertan Meneamen lekua ez duten gaiak biltzen dira, batez ere frikismoa, katuak eta sexua.

Spotplex: Zabaldu.com botorik gabe

Zabaldu.com-aren antzekoa da, baino albisteak bozkatu gabe. Hori egin beharrean, parte hartu nahi duenak script bat sartu behar du bere blogean. Blogeko albiste bat bisitatzen den bakoitzean bozka bat jasoko du. http://www.spotplex.com/
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]