bilaketaren emaitzak "wordpress euskaraz"

GenkiTheme Euskaraz

GenkiTheme wordpresserako theme-a Euskaratu du Galderrek.

wordpress 2.5 jadanik euskaratuta

Horrela ikusten dut nik orain (2138/2138 itzulirik (0 zuri, 0 zalantzan)), eta hemen http://librezale.org:8080/eu/wordpress/ 100ko 100a egina dagoela esaten du. Bukatu dugu. WordPress 2.5 euskaratuta. Zabal dezagun

Wordpress 2.1 ella

Ella ezizenarekin (jazz abeslariaren omenez), wordpress-en bertsio berria atera dute. Hilabete arraro xamarra izan da blog software ospetsuarena. Segurtasun arazoak zirela eta eguneraketa batzuk egin behar izan dituzte 2.0.6 eta 2.0.7 bertsioetan eta azkenean 2.1 kaleratu dute. Arazoen bukaera ala aurpegi garbiketa? Dena den 2.0.5 bertsioan geratu bazara eguneratzea komeni zaizu.

[Ing] WordPress 2.7 argitaratua

WordPress blogak argitaratzeko sistemaren 2.7 bertsioa argitaratu berri dute. Nobedadeen artean erabiltzaile interfazearen berrikuntza eta eguneraketak automatikoki egiteko sistema daude.

Wordpress erabiltzaile euskaldunak batu nahian

Wordpress blogak egiteko software libre ezaguna da. Euskaraz ere badago. Gero eta blogari gehiagok erabiltzen du tresna libre hau. Eta erabiltzaileok batzeko wordcamp ezberdinak egiten dira munduan zehar. Euskaldunak batzeko http://basque.wordcamp.org ofiziala egin asmo dago gurean. Dena dago erabakitzeke: eguna, gaiak, hizlariak, afariaren menua, garagardo marka, pluginak... eta diseinua. Zuk ere parte hartu dezakezu.

Lehiaketa: AC/DC-rako sarrerak WordPress theme baten truke

ConcursoWP projektua abian da eta lehen ekimen gisa sari interesgarriak dituen WordPress theme lehiaketa bat antolatuko da: Bilboko AC/DC kontzerturako bi sarrera, Dell Mini 9 netbook bat, iPod Shuffle bat, etab. Euskaraz eginiko themeak bidal daitezke. Parte hartu ezazu!

Zabaldu.com-era istorioak bidaltzeko WordPress plugina

Aitorrek Hiru puntu zero blogean garatu berri duen pluginaren berri ematen digu. Beroni esker WordPress blogetan albisteak zabaldu.com-era zuzenean bidaltzeko botoi bat jarri daiteke.

nafarroan.com agerkari digital berria

Nafarroan.com horra hor agerkari digital berri bat. Abenduaren 3an sareratu da, noiz bestela. Bezperan Iruneako kalaska gunean aurkezpen soziala egin ostean. Euskaraz eta gaztelaniaz, Nafarroari buruzko albisteak, berriak, iritziak eta beste plazaratzeko asmoz. Wordpress software librearekin garatua.

Wordpress etengabe hobetzen ari da

Ikteroen gunea, gure ikastetxe birtuala bilakatzen ari da. Blogen munduan erreferentzia dira maisu-andereño hauek. Eta oraingoan wordpress -blogak sortzeko plataforma libre eta euskalduna- sistemaren berritasunen berri damaigute. Interesgarria multiblog funtzioarena.

Zergatik wordpress?

Blogetan gero eta gehiago ikusten dugun euskaratutako software librea. Komunitate indartsua da mundu mailan, eta Pravda Txikian, wordpress erabiltzen jarraitzeko aholku batzuk ematen dizkigu egileak. Zergaitik ez?

WordPress 2.5 ia euskaratuta

Ez da astebete pasa WordPressen azken bertsioa, 2.5a, atera denetik eta jadanik ia guztiz euskaratuta dago librezale.org-ri esker. Software hau, blogetan gehien erabiltzen dena, hizkuntza askotan aurki daiteke, eta horietako bat euskara. Librezalen euskaratzeko projektu gehiago dago, danak software librea eta beraz dohakoa eta guztiz pertsonalizagarria, euskaratzeko. Animatu, izena eman eta lagundu euskara sarean barna bidaltzen.

Zabildu 1.1

Zabildu WordPress pluginak edukiak aupatu.com-era ere igotzeko aukera ematen du orain...

Wordpress 2.6.5

Blogak egiteko software askearen azken bertsioa plazaratu du gaur Wordpress-ek.

Zabildu. Wordpress plugina edukiak partekatzeko.

Alex Kingen ‘Share This’ Wordpress gehigarriaren euskal lokalizazioa. Ikur bakar bat gehitzen du zure blogeko sarrera guztietan, edukiak zenbait markadore sozialetara bidaltzeko (bereziki bildu.net eta zabaldu.com-era), edo e-mailez bidaltzeko.

boroPress: WordPress euskalduna

boroPress izena eman diogun WordPress-en bertsio bat sortu eta guztion eskura jarri berri dugu. WordPress-en azken bertsioan oinarritua dago eta guztiz euskaratua egoteaz gain, 29 itxura eta 9 plugin ezberdin dakartza. Orokorrean, ia edozein web gune mota sortzeko aproposa dela esan daiteke, blogak nahiz web gune tipikoagoak sortzeko moduan dago. Dakartzan pluginetatik, 3 boroPress-entzat bereziki sortuak izan dira: CMS, soziala eta AzkenBerriak. boroPress-en web guneak, susposatuko duzuenez, boroPress erabiltzen du.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]