bilaketaren emaitzak "windows hezkuntza nazio"

Hezkuntza Sistema Nazionala Windowspean?

Euskal Hezkuntza Sistema nazionaleko guneko 'unitate didaktikoa' Windows-erako soilik dago eginda. Gezurra dirudi Euskal Hezkuntza Sistemak daukan helburuekin, software askeak ez bezala, software pribatiboak sortzen duen gatibutasuna bultzatzea.

PSOEk Windows eta Office eramango ditu EAEko ikastetxe guztietara

EAJk Microsoft-ekin sinatutako akordioak kritikatu ostean, beste zerbait espero bagenuen ere, PSOEk ez du software askearen aldeko apusturik egin. Aitzitik, inoiz egin den inbertsiorik garrantzitsuenean (kopurua eta etorkizunari begira duen garrantziarengatik), Windows XP, Office eta One Note lizentziak dituzten ia 20.000 ordenagailu txiki erosiko ditu LH 5. mailako ikasle guztiei emateko. Bill Gates-en etorkizuna ziurtatuta!!!

NAZIO PLAZA Iruñean Ekainaren 7an

Aberri egunaren ondotik, Nazio Eztabaida Guneak burujabetzaren aldeko indarrak batzen jarraitzen du. Ekainaren 7an Nazio Plaza deituriko egun osoko ekimena antolatu dugu Iruñean.

UNRWAk Gazara laguntza bidaltzeari utzi dio, Hamasek konfiskatu duela salatuta

Nazio Batuen Erakundeko Palestinar Errefuxiatuak Laguntzeko Batzordeak (UNRWA) erabaki du Gazara (Palestina) momentuz laguntza gehiago ez bidaltzea, Hamasen Gobernuak "birritan konfiskatu" duela salatuta. Agiri baten bidez jakinarazi duenez, "neurriak bere horretan" jarraituko du "harik eta laguntza itzuli eta lapurreta horiek berriz ez errepikatzeko nahikoa berme izan arte".

Nazio Eztabaidaguneak Aberri Egun bateraturako deia

Iaz bezala, Nazio Eztabaidaguneak Aberri Egun bateraturako deialdia luzatu dio euskal gizarteari. "Gure nazioaren eguna, Aberri Eguna denok batera ospatzeko deialdia egiten dugu. 2008ko euskal nazioaren eguna euskal herritarrok eskutik elkar hartzeko eta burujabetzaren bidean elkarrekin abiatzeko abiapuntu izan dadila."

Tibet bai, eta gainerakoak?

Uri Avnery idazle israeladarraren artikulua Tibeteko bidegabekerien salaketa interesatuaz eta beste herri batzuetako gatazkei ezikusia egiten dietenen jarreraz, beste nazio gatazka batzuen kasuak aztertzen dituelarik, EH eta Palestina batez ere. Ikuspegi beretsuko artikulua Alizia Sturtze historialariak igandeko Garan, gaur egungo "Tibetofiliaz" eta beste: http://www.gara.net/paperezkoa/20080413/72499/es/Tibetofilia/peligro/amarillo/y/terrorismo/mediatico/

Zer onartu zenuen Windows XP instalatzean?

Windows XP instalatzerakoan onartu behar den lizentzia, ingeles erraz baten idatzia. Hemen ikusia: http://www.genbeta.com/archivos/2006/09/01-que-aceptaste-al-instalar-w.php

Windows 7 eta hiru leiho irekitzeko muga

Microsoften sistema eragilearen hurrengo bertsioa sei modutan erosi ahal izango da. Netbook deitzen diren ordenagailu eramangarri txikientzako bertsio aproposa "Windows 7 Starter Edition" deituko da. Harrigarria badirudi ere, bertsio honek aldi berean hiru programa bakarrik exekutatzeko aukera emango du. Programa gehiago exekutatu nahi izanez gero, "Home Premium" bertsio garestiagoa erosi beharko da. Windows 7: zenbat eta gehiago egin, orduan eta gehiago ordaindu. Zein logika mota da hori?

Ubunturen bertsio berria: E-gorren esperientzia

E-gor informatikaria Ubuntu berrira pasa da etxeko ordenagailuan, eta prozesua eta arrazoiak kontatzen ditu blog sarrera luze batean, screencast eta guzti. Berak dioen bezala: "Sistema erraza bai erabiltzeko, bai instalatzeko eta mantentzeko.(...) Linux-ekin, behar duzun guztia duzu, doan eta libre!"

Baliozkotu ezazu zure windows XPko erregistro klabea

Jakina denez, Microsoftek gure ordenadoreetan instalatuta dugun Windows Xp bertsioaren erregistro klabeen jarraipena egiteko asmoa du, gure kopia legala den edo ez egiaztatu nahiean. Artikulu honetan gure klabea baliozkotzeko eman behar ditugun pausuak adierazten dira.

Windows Vista, dagoeneko euskaraz

Windows Vista sistema eragilea dagoeneko euskaraz daukagu. Aurrekoa ere (XP) euskaraz jarri daiteke.

New York Times-ek Ordenagailua babesteko windows ez erabiltzea aholkatzen du.

Bisurak zein troianoak ekiditzeko Windows ez erabiltzea gomendatzen du egunkari honek.(Ingelesez dago)

Urtarrillaren 30etik aurrera Windows Vista sarean eskuragai

Lehen aldiz Microsoftek sarean eskuragai jarriko du bere sistema eragileetako bat. Gertakari hau Windows Vista berriarekin gertatuko da eta Urtarrilak 30etik aurrera. Arazorik emango ez duen beren lehen sistema eragilea izatea ere lortuko ote?? Amestea beti libre!

Ingalaterrako Alderdi Berdeak Windows Vista ingurumenarentzat kaltegarria dela dio

Atzo kaleratu zuen Microsoft-ek Vista sistema eragile berria, eta hainbat kritiken artean honakoa: Vista-k dakartzan DRM murrizketak bitarteko, egun daukagun hainbat hardware aldatu beharko da (ez hain) etorkizuneko BlueRay eta HD-DVD filmeak ikusteko adibidez. Honek behar baino zabor gehiago sortuko duela argumentatzen dute. Beraz, beste behin argi geratzen da DRMa kulturarentzat kaltegarria izateaz gain ingurumenarentzat ere ez dela batere gomendagarria.

Safari nabigatzailea Windowserako

Apple-k Safari-3 nabigatzailea aurkeztu du, nabigatzaileen merkatuan indartsu sartu eta Internet Explorer-i agintea eta nagusitza kentzeko asmoarekin. Horretarako, Windows-en erabili ahalko den nabigatzailea egin du, betiko Safaritik abiatuta. Internet Explorer-entzat ez-ezik, Firefox eta Operarentzat ere konpetentzia izango da.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]