bilaketaren emaitzak "wikipedia"

[es] Gaztelerazko Wikipediak PPko Sevillako bozeramailearen promozio-artikulua ezabatu du

PPko Juan Ignacio Zoido interneteko tresna guztiak bere mesederako erabiltzen saiatzen ari da. Duela egun batzuk iragarri zuen: http://www.abcdesevilla.es/20090124/sevilla-actualidad/zoido-multimedia-200901241341.html Bertan esaten zen: "Además, se ha creado el espacio de Zoido en Wikipedia, la enciclopedia libre de Internet". Gutxi iraun du gero. Info gehiago: http://www.diariodesevilla.es/article/sevilla/348905/wikipedia/borra/la/pagina/vanidad/zoido.html

[es] Wikipediaren aurka Unión Coruñesak jarritako helegitea tramitera onartu du Justiziak

Antza, Carlos Marcos (Unión Coruñesako buruzagia) "ultraeskuindartzat" eta "Le Penen gertukotzat" jotzen zuen espainierazko Wikipediako artikulu batek.

Wikipediako eskuinzaleak nagusi

Gaztelerazko Wikipediak Rebelion.org webgune ezkertiarra haren spam zerrendan txertatu du, neutrala ez dela egotzita. Baina informazio-iturri neutralik al da? Hemen duzue Rebelion.org webgunean irakurri ahal izan dugun erantzuna.

[es] Espasa Wikipedia kopiatzen harrapatuta

Behin baino gehiagotan gertatu bezala, Wikipediako artikulu bat kopiatu dute jatorria aitortu gabe, eta GFDL lizentzia urratuz. Kasu honetan, azpiindizeak eta guzti. Espasak lehenbailehen ezabatu du artikulua, baina zorionez pantailaren irudi bat gorde du wikilari batek (Googleren katxeak ere aski lagundu ohi du kasu hauetan). Gainera, ematen du ez dela artikulu bakarra izan.

Euskarazko Wikipediak 6.000 artikulu ditu

Gaur iritsi da euskarazko Wikipedia 6.000 artikulu izatera. Lan txukuna wikilari guztien artean egindakoa, gero eta azkarrago hazten doana.

Zenbat paper behar da Wikipedia inprimatzeko?

Wikipediako kolaboratzaile batek beronen ingelesezko bertsioa paperean argitaratuz gero 400 orri inguruko 750 tomo inguru beharko liratekeela kalkulatu du, 4,4 GBko lekua hartzen baitzuen 2006ko urrian, irudiak kontuan hartu gabe beti ere. Era berean, teoria honi jarraiki, euskarazko Wikipediak neurri bereko 10-11 tomo beteko lituzke 2007ko abuztuan. Kalitatea neurtu behar, baina informazioa ez da falta behintzat!

Euskarazko Wikipedian tildeak erabili beharko dira

Euskarazko Wikipedia hazi eta hazi dabil eta geroz eta gehiagotan suertatzen da arazo bera: nola idatzi kanpoko izen bat horrek tildea badu? Euskaltzaindiari ezin itxoin eta bozketa egin da. Emaitza: tildeak erabili beharko dira.

Euskal Wikipedian mikroformatuak integratzen

Mikel Olasagastik, a.k.a. Kaxero, Wikipedian integratutako mikroformatuei buruzko informazioa argitaratu du bere blog pertsonalean. Ederki azaltzen du mikroformatuak nola erabili. Wikipediako sarrera geografikoak, esaterako, geolokalizatuak daude orain.

AEBetako hauteskundeen jarraipena Euskal Wikipedian

Dirudienez, Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeen zirrara Euskarazko Wikipediara ere ailegatu da. Albisteen atalean diotenez (http://ttiki.com/1258), zuzeneko jarraipena egingo zaie bozketei. Jarraipena egitearekin batera, nahi duenak ekarpenak ere egin ahalko ditu, noski.

Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzailea, hitzaldia egingo du

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren VI. Astearen ekitaldien barruan Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzailea, hitzaldia egingo du azaroaren 5ean, goizeko 11:00etan Arabako Teknologi Parkeko Auditoriumean.

YouTuben bideo ugari batera

YouTuben bideo ugari igo daitezke, baina berriki eskaini duten sistemari esker, multzoka. Orain arte banan banan bazen ere, plugin bat (Winerako) instalatu ondoren, bideo-sorta bat igo daiteke saio bakoitzean. Adibide bezala Wikipediari buruz serie oso bat igo du Zientzia Astearen erreportariak; hasiera ona ezba?

Bikoiztu ditzagun euskarazko Wikipediako artikuluak

Hetzorduan proposamen interesgarri bat Euskarazko Wikipediako artikulu kopurua bikoizteko. Irakurri eta zabaltzekoa den proposamen horietakoa, auzolanaren bitartez hurrengo ikasturtean 40.000 artikulu izateko modu bat.

Kalitatearen Astea ospatzen ari da Euskal Wikipedian

Euskarazko Wikipedian Kalitatearen Astea ospatzen ari dira, urtarrilaren 14tik 21era. Guztioi bertan parte hartzera animatzen gaituzte, entziklopedia askean jada dauden artikuluak hobetuz. Edozein artikuluri esaldi batzuk gehituz bada ere, anima gaitezen! Hobetu dezagun Gure Wikipedia!

Erreala eta euskarazko Wikipedia

Agian ez da momentu egokiena, errealak ez baitu momentu onenak pasatzen ari, baina zenbaitetan ondo datorkigu, talde baten atzetik dagoen historia jakitea, denboraldiko azken txanpan ere gure animoak izan ditzan. Erreala ez bait da orain ikusten dugun epikoa soilik, atzetik duen historia ere badu bere garrantzia eta hau aztertuz, errealak momentu onak ere pasa dituela ikusi dezakegu.

Oihane Perearentzat mezu bat Wikipedian

Radio Euskadin Oihane Pereari elkarrizketa bat egiten ari dira. Oihanek Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi berri du eta bere txapel hori lortzen duen bigarren aldia da. Irratia entzuten ari nintzen bitartean, informazioa bilatu dut Euskarazko Wikipedian eta eztabaida gunean mezu bitxi bat aurkitu dut: Matienar neska gazte batek Oihaneri bertara abestera joateko eskatzen dio. Inork luzatuko al dio eskaria gasteiztar bertsolariari?
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]