XX. mendeko azken 40 urteotan euskal herri musikak sortutako 230 kanta-doinuko aukera bildu duen proiektu honen webgunea bisita daiteke dagoeneko.
http://ahobetekanta.arteola.com webgunean pieza bakoitza letra, partitura, argazki eta informazio laburpen batekin eskaintzen da. Hiru hizkuntzatan (euskara-gaztelania-frantsesa) dagoen argitalpen honetan, besteak beste, Itoiz, Oskorri, Fermin Muguruza, Benito Lertxundi, Michel Labegerie eta euskal herri musika garaikidearen beste hainbat erreferentzia aurki ditzakegu.