bilaketaren emaitzak "venezuela"

Beste sei urtez gobernatu ahalko du Hugo Chavezek, bozak erraz irabazita

Venezuelako presidenteak botoen %60 pasatxo lortu ditu bozetan, eta emaitzak onartu egin ditu oposizioak.

(GAZT) Venezuelako gobernuak El Paísen erasoei erantzuten dio

Venezuelako gobernuak "La guerra mediática contra Venezuela desde el diario El País" liburua argitaratu du bertsio elektroniko batekin, egunkari honek herrialdeari buruz erakusten duen irudi partziala eta interesatua salatzeko.

RCTV telebistari emisio lizentzia bukatu zaio (Dokumentala)

Venezuelako RCTV telebista kate pribatuari irekian emititzeko lizentzia bukatu zaio eta Hugo Chavezek zuzentzen duen gobernuak ez dio berritu. Adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jo dute RCTV eta Venezuelako oposizioak. RCTVk beste edozein modutan emitizten jarrai dezake. "La señal es de todos" dokumentala Angel Palacios eta Panafilmsek egin dute. RCTV eta Venezuelako kanal pribatuen historia, bilakaera eta jarrera azaltzen dizkigu.

Anasagasti PPkoekin batera Chavez-en aurka Madrilen

Sozietateen zerga jaisteko edo iraultza bolivartarra-ren aurka jotzeko izan, eskuinak sekulako gaitasuna du elkarrekin aritzeko bere klase interesak arriskuan daudenean.

RCTV auziko manipulazioak eta gezurrak aztergai Telesurren

Luze hitz egin da RCTVren lizentzia ez berritzeko Venezuelako gobernuak hartu erabakiaz. Medioetan manipulazioa eta gezurra beti larriak badira ere, bereziki higuingarriak gertatzen dira adierazpen askatasunaren izenean erabiltzen direnean. Horixe da, bideoan ageri denez, CNN, TVE edo Antena 3 bezalakoek oraingoan egin dutena iraultza bolibartarraren aurka jotzeko.

Kontuz argazkiekin konpai!

Komunikazioaren garaia bizi du, eta arreta jarri behar da detailerik txikienean, enfokerik ankerrenean, irrigarri utzi zaitzakete eta. Neure (h)egitik blogean argazki hau ikusi dugu. Argazki batek, zenbat hitz?

Kolpea pestatzen ari dira Venezuelan?

Berriro ere kolpe hotsak daude Venezuelan, erreferenduma hurbildu ahala... kasu honetan ikasleak erabiltzen ari dira gatazka sortzeko. Munduko leku gehienetan ikasleek ezkerretik erasotzen badute estatua Venezuelan eskubitik gertatzen da.

Venezuelan Hezkuntza Sistema Bolibartarra garatzen jarraitzen dute

Hezkuntza Sistema Bolibartarra hedatzeko asmoz "Alma Mater" proiektua jarri dute abian Venezuelan. Guztira 58 unibertsitate bolibartar berri irekiko dituzte, sozialismoan sakondu asmoz.

Euskal selekzioaren bihotzetik

Naxari Altuna eitb-ko kazetariak Venezuelan bizitakoak kontatu ditu gaurko Berrian, euskal selekzioaren bihotzetik. Galdutako aukera bezala definitu du pasa den astekoa eta agintari zein komunikabideak kritikatu ditu.

Venezuelan ofizialtasuna eskatzen duzunean

Niri ere heldu zait argazkia. Eta horregatik argitaratzea erabaki dut, Flickr-era ere igo dugu. Goizean barre egiteko gogoa sartu zait, oraindik ez zait kendu. Espainolekin ez dago zer egin askorik :-) argazkia: http://www.flickr.com/photos/larrabetzutik/638927368/

Erreportari venezuelar batek ustez tiro egin dion pertsonari argazkia atera dio hil baino lehen

Jorge Aguirre argazkilaria hil dute Caracasko manifestazio batean, baina Aguirrek bere hiltzaileari argazkia atera dio hil aurretik. Orain zeresana ematen ari da argazkia, hiltzaileak poliziak erabiltzen duen jantziaren oso antzekoa (edo berbera) daramalako.

Alde txikiarekin, baina ezezkoak irabazi du Venezuelako galdeketa

Espero zutena baino alde txikiagoarekin -bi puntu eskas-, baina Konstituzioa aldatzearen aurkakoek irabazi dute Venezuelan. «Demokraziaren garaipena» izan dela aldarrikatu dute oposizioko buruzagiek. Hugo Chavez presidenteak, aldiz, sozialismoranzko bidean atzerapauso txikitzat jo du ezetzaren garaipena, eta ez atsekabetzeko eskatu die jarraitzaileei. «Oraingoz ezin izan dugu. Baina ez dut koma bakar bat ere aldatuko, proposamena bizirik da oraindik». Izan ere, buruzagi sozialistaren agintaldiko xede garrantzitsuenetariko bat da erreforma.

Venezuelak 3-4 galdu zuen Club Athletic Bilbaoren aurka

Antza Venezuelan oraindik ez dakite noren aurka jokatu duten, bertako prentsan Euskal selekzioari Club Athletic Bilbao deitzen baitiote. Jatorrizko artikulua: http://www.rnv.gov.ve/noticias/?act=ST&f=5&t=48338
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]