bilaketaren emaitzak "veleia"

Sos-Iruña-Veleia mila sinadura

Mila sinadura baino gehiago Iruña-Veleiako euskara zaharra errespetuz tratatzeko, analisiak eta indusketa kontrolatuak.

Sos-irunaveleia.org webgune berria aurkeztuko da asteazkenean Gasteizen

Webgunea aurkeztuko du bihar, hilak 17, SOS Iruña-Veleia elkarteak. Ostraketan iruzurrik izan ez dela, eta ikerketa gehiago egin behar dela defenditzen du talde honek. Webgunea izatez irekia dago jada, agiri batekin eta haren aldeko izenpeekin, baina suposatzen dugu inaugurazioaren ondoren eduki gehiago azalduko direla. Aurkezpena (zenbait ekitaldi programan) 19.30etan izango da Jimmy Jazz aretoan, Gasteizko koronazio kaleko 4.ean. Kartela: http://zutagu.net/action/file/download?file_guid=39792

Iruña-Veleiako aferari buruzko txosten guztiak argitaratu dituzte Arabako Foru Aldundiaren webgunean

Iruña-Veleia Euskara batzordea Arabako Biltzar Nagusietan 2010-2-3 (bi orduko audioa)

Ustezko konbenioa, ikerketa kontratua da AFA-UPV, Nuñezen Iruña-Veleiako plan zuzentzaile berria, indusketa berriak 17.000 M2, aurrekonturik gabe, epigrafista Pilar Cipres, 2007an Eliseo Gilen txosten arkeologikoa bermatzen duena... ANV, Aralar, Psoe eta PPko batzarkideak galderak egiten. Indusketa ideologikoa egiteko plan berria.

Sos-irunaveleia.org sarean txosten zientifikoak, arkeologia, irudiak...

SOS-irunaveleia gunearen bidez baliabide elektroniko bat eskaini nahi diegu gaian interesatuta dauden pertsona guztiei, Iruña-Veleian (Araba, Euskal Herria) aurkitu ziren “ezohiko grafitoen” auziko alderdi ezberdinetan sakondu ahal izateko. Grafito horiek 2005 eta 2006 urteetan aurkitu ziren gehienbat, Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nievak zuzendutako Lurmen S.L. enpresak burutu zituen indusketetan.

Hamar txosten bermatzeko Iruña-Veleiako grafitiak benetakoak direla

Arkeologikoak, analisiak, irudiak, froga fisikoak, filologikoak, konparaketak, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Ruben Cerdan, Koenraad Van den Driessche, Juan Martin Elexpuruk defendatzen dituzte Iruña-Veleiako grafiti euskaldunak beren txostenekin.

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpururen liburu berria

Iruña-Veleiaren historia eta istorioak, euskal ostraka guztien argazkiak, testuak, Lakarra eta Gorrochateguiren txostenen komentarioak, kritikak, eta askoz gehiago aurkituko duzue bertan. -100 bat argazki koloretan -168 orrialde Jorratzen diren gaiak: * Lekuaren historia * Aztarnategiaren historia * Istiluaren historia * "Beranduko baskonizazioa" * Ostraka euskaldunen argazkiak,

Iruña-Veleia: Eusko Trenbide Sarearen kereila arkeologoen aurka artxibatua betiko

ETSren kereila artxibatu zuten eta errekurritu, orain Arabako Entzutegiak errekurtsoa artxibatu du betiko. Epaileek ez dute delitu aztarnarik topatu ez estafa ezta faltsutzearena ere. Esaldi borobil baztuek ustezko salaketen aurka "falacia de datos insuficientes", "ofrecen un escaso o nulo fundamento para admitirla". Inolako frogarik ez dute arkeologoen aurka.

Iruña-Veleia hesi handi bat egin dute aztarnategian

Hesi handi bat egin dute aztarnategiaren barruan, di-da! batean. Inolako kontrol arkeologikorik gabe, itxura guztien arabera. Zutabeak ipintzeko zulo handiak egin dituzte makinaria astuna erabiliz. Planoan ikusten denez, hesia jarri duten zonaldean pieza baliotsuak agertu ziren. Ingurua oso aberatsa da bai materialetan eta baita estratigrafiari dagokionean ere, arkeologoen esanetan. Iruñeko Gaztelu Plazako mamua sumatzen da Iruñako zelai elurrez zurituetan.

Iruña Okako ikerketa historiko arkeologikoa

Ikerketa historiko arkeologikoak Iruña-Veleiako indusketen ahal arkeologiko handia azpimarratzen dute. Lur azpian dagoen ondareak, aberastasun handia, hedadura oso zabala eta aldi kronologiko zabala, Brontze Arotik Berantantzinateraino, daukala adierazten digu.

Eliseo Gilen mezu larria grafologoen ustezko txostenak direla eta

Duela bi hilabete terdi El Correok eta larunbatean Berriak argitaratu dituzten grafologoen ustezko txostenei buruz eta foroetan zabaltzen ari diren ustezko "informazioei" erantzunez Eliseo Gil arkeologoak gaur goizean zabaldu duen mezu larria gazteleraz. http://www.elcorreodigital.com/alava/20091121/sociedad/grafologos-apuntan-eliseo-como-20091121.html http://paperekoa.berria.info/kultura/2010-01-30/044/003/Grafologoek_ere_ondorioztatu_dute_Veleiako_euskarazko_idazkunak_modernoak_direla.htm

Edan, ian, lo, zentsuratu?

Ostiraleko Berrian, azkenik, berba horiek (edo batzuk bederen) argitaratu ziren. Baina zergatik ez da Iruña-Veleiako aurkikuntzen gaineko ia ezer azaldu Espainiako komunikabideetan? Honen azterketa interesgarria egin du Jabi Zabalak.

Iruña Veleia: Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du

Arabako Diario de Noticias-ek atzo argitaratu zuenez portadan, Eusko Trenbide Sareak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatu du Arabako 1. Epaitegiko epaileak, ez duelako inon aurkitzen enpresa patrozinatzaile horrek leporatzen dion iruzurrik. Hurrengo asteetan etorriko dira albiste berriak beste alor batzuetatik ere, erakutsiko dutenak ez zela egon faltsifikaziorik, Batzorde Zientifikoak hanka sartu zuela leporaino, eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla.

Iruña Veleiako iruzurra agerian geratu da.

Araba aldean dagoen Iruña Veleiako gune arkeologikoa iruzurra dela deritzo Juan Carlos Moreno García egiptologoak. Euskararen lehen idatzizko agerpenak zeudela esan zen bere garaian, aidanez III. mendekoak. Berria Barrapuntoren eskutik, gazteleraz beraz.

Iruña-Veleia 15 txosten zientifiko epaitegian aurkeztuak grafitoak bermatzen

Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatzen 15 txosten zientifiko epaitegian: Edward Cecil Harris Dr., Antonio Rodriguez Colmenero, Emilio Ilarregi arkeologoa, Carmen Fernandez Ochoa (arkeologian katedratikoa) eta Angel Morcillo doktoreak, Ulrike Fritz Dr.; Koenraad Van den Driessche Geologian Doktorea, Joaquín Baxarías Tibau Dr, Mikel Albisu geologoa, Hector Iglesias doktorea, Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea, Luis Silgo, Roslyn M. Frank, Idoia Filloy eta Eliseo Gil.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]