bilaketaren emaitzak "ustelkeria"

[es] PPko Jorge Ibarrondo prebarikazioagatik zigortua

Jorge Ibarrondo Bajo, Gasteizko hirigintza-zinegotzi eta alkateorde ohia, 9.000 euro ordaintzera eta zazpi urteko gaitasungabetzera zigortu du epaiak.

Rojo sozialista eta hirigintza-ustelkeria

Javier Rojo sozialista gasteiztarraren alaba bat Esteponako hirigintza-ustelkeriarekin erlazionatuta omen dago. Senatuko presidentearen familia birkalifikazio eta birklasifikazio ilunetan murgilduta ote?

Arabako diputatu bat eta EAJrekin zerikusia duten beste zazpi lagun atxilotu dituzte ustelkeria egotzita

Ustelkeria egotzita, zortzi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Araban. Alfredo de Miguel Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatua izan da atxilotuetako bat. Bermerik gabe aske geratu zen atzo gauean, egun osoan epailearen aurrean deklaratzen egon ostean, baina karguak daude bere kontra. Gainerako zazpi atxilotuak ere aske geratu ziren, diputatuaren egoera berean.

Lasarteko alkatea (PSE), kooperazio proiektu baten kontura aberasteaz salatu dute

2000. urteaz geroztik hainbat erakundek, tartean Lasarteko udaletxeak, "kooperazio" proiektu bat finantzatzen dute Somoton (Nikaragua). Garatutako proiektuek etxegintza arloarekin duten loturek, kaltetuen salaketek eta proiektuko bazkideek eskuratutako ondare ugariek, Ana Urchueguia eta Marcio Rivas, Lasarte eta Somotoko alkateak, susmopean jarri dituzte.

Udal Kiroldegiko zuzendari ohiak 45.000 euro lapurtu dituela onartu du Ordiziako Udalak

Ordiziako Udal Kiroldegiko zuzendaria lapurretan harrapatu dute. 45.000 euro lapurtu ditu, Ordiziako Udalak gaur lehen aldiz hedabideen aurrean aitortu duenez. Dena dela, diru hori itzuliko omen du Udal Kiroldegiko zuzendari ohi Josetxo Elkorok. Zuzendari-kudeatzaile ohiak, apirilaren 22an Kirolaren Euskadi Saria jaso zuen kirolaren sustapen, formazio eta dedikazioaren alde egindako lanarengatik.

Zumaia Lantzen ikertuko du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak

Zumaia Lantzen kudeatzen zuen Ezarbe enpresak lehiaketa publikorik egin gabe 200.000 euroko kontratua esleitu zuen aurreko agintaldian. Hainbat irregulartasun sumatuta, gaur egungo Udal Gobernuak hainbat erabaki hartu du. Lehenbizikoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ikerketa juridikoa eta ekonomikoa eskatzea izan da. Atzo eman zuten albistearen berri, eta gaur argitaratu dute herri eta eskualde mailako hedabideek.

[Gazt] Balentziaga eskandalua

Getarian (Gipuzkoa) egitekoa den edo zen Balentziaga jostun eta moda diseinatzailearen omenezko museoaren inguruan sortutako arazo eta ustelkeria salaketak bildu ditu El Pais-ek erreportai honetan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]