bilaketaren emaitzak "urteurrena"

Topaguneak hamargarren urteurrena ospatuko du

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak 10 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldia datorren ostegunean izango da, maiatzaren 24an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko 7:30etatik aurrera.

Jardunaldia Emunen 10. urteurrenean

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioari buruzko jardunaldia EMUNen 10. urteurrena ospatzeko. Hamar urte dira EMUN kooperatiban euskara planak egiteari ekin genionetik.

.CAT domeinuak bi urte

Aste honetan bertan egin ditu bi urte katalanez dauden webguneak biltzen dituen .CAT domeinuak. Domeinua kudeatzen dituen fundazioak ekimen politak jarri ditu martxan urteurrena ospatzeko.

Tropela.net-ek 3 urte bete ditu gaur. Zorionak guztioi!

Tropela Elkarteak hiru urte bete ditu. Zorionak guztioi!

EJk HBren urteurrena bortxaz galarazi du

Atzo Durangon ospatzekoa zen HBren sorreraren 30. urteurrena Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu zuen; abertzaleek deialdiari eutsi ziotenez, Ertzaintzak bortxa erabaili zuen ekimena galarazteko. Hamahiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, eta beste asko kolpatu.

AEDk 25 urte, GOSEren kanta eta guzti

Arrasateko AED Euskara Elkarteak, euskara elkarteen mugimenduaren aitzindariak, 25 urte betetzen ditu aurten. Urteurrenaren inguruan bloga egin dute AEDkoek. Bertan, besteak beste, GOSE taldek lagunek ospatzeko sortu duten kanta aurki daiteke.

Behatokiaren 5. urteurrena

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bost urte bete ditu eta urteurren hau ospatzeko Iruñean bildu dira euskalgintzako, instituzioetako zein gizarte eragileetako ordezkariak. 2001eko ekainaren 26an Kontseiluak Behatokia aurkeztu zuenetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek.

Balentxiren 2. urteurrena

Balentxi, Oteitzaren 14. apostolua zendu zen duela bi urte 2006-7-14an Donostiako badian, oraindik gogoratua da eta omenaldi xume bat eskaini zioten igandean. Plaka ere berriro jarri diote. Bertsolaria, ohorezkoa aurreskua, jendearen hitz goxoak, "Mendian gora" abestia loreak itsasoari, bideoan ikus daiteke.

[GAZT] Omenaldia Jose Bergamini Hondarribin

Atzo Jose Bergamin idazleari omenaldi bat egin zioten Hondarribiko kanposantuan, haren heriotzaren 25. urteurrena zela-eta. 27ko Belaunaldiko kidea zen, eta errepublikazale amorratua. Franco hil ondoren erbestetik itzuli zenean, Euskal Herrian kokatu zen, "bere askatasunaren alde borrokatzen den herri hau" maitatzen zuelako, eta estatuan Konstituzioari eta monarkia neofrankistari ezetz borobila eman zien herrialde bakarra zelako. Halatan, homenaldian "Eusko Gudariak" nahiz "Riegoren martxa" entzun ziren.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]