bilaketaren emaitzak "urretxu"

Urretxu-Zumarragako albisteak sarean

[Argiatik K&I]Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo euskaltzale elkarteak Otamotz herri aldizkariari ukitu berria eman zion duela hiru hilabete eta orain, www.otamotz.com ataria jarri du abian. Gipuzkoako bi herri horien inguruko informazioa eskainiko du web guneak: albisteak, zerbitzuen gida, kultur agenda, loturak...http://www.argia.com/albistea.php?id=27686

Kalez jantzitako ertzainak kontzertu autogestionatuak laguntzen

Urretxu-Zumarragako etxe okupatu batean burutzen ari zen kontzertuan gertatu zen, antolatzaileek salatu dutenez: Kalez jantzitako ertzain batzuk, sarreran jarri eta sarrerak 3 eurotara kobratzeari ekin zioten. Dirua etxe okupatuarentzat izango ote zen?

Ijitoen ezkontza harrigarria Urretxun

Aspaldidanik ezkontza batek ez zuen halako ikusmira sortu. Ijito ezkontza bat. Bi eguneko iraupena izan zuena ostiraletik larunbatera. Argazki pila bat Otamotz.com-en.

Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkariaren ale guztiak sarean

Urretxu-Zumarragako Otamotz herri-aldizkariaren ale guztiak sarean jarri ditu Zintzo Mintzo euskara Elkarteak. 1993tik gaurdainoko aldizkari guztiak irakurri eta kontsultatu daitezke.

Iñaki Beitia Mendi-martxaren aurkezpena

Iñaki Beitia Mendi-martxaren XI. edizioari dagokion informazioa berriki zabaldu da bere webgunean. Datorren maiatzaren 20an, Urretxu-Zumarragatik abiatutako bi ibilbide interesgarri ditu. Izen-ematea maiatzaren 2tik aurrera irekita izango da. Internetez ere izena ematerik dago. Ibilbideei buruzko informazio zehatza (2D eta 3D mapak barne) bere webgunean.

Datorren igandean Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxa

Datorren igandean Urretxu-Zumarragatik (Gipuzkoa) abiatuta Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxa antolatu dugu. Bi ibilbiderekin, laburra 24.5 kilometrorekin eta luzea 54.4 kilometrorekin. Ibilbideei buruzko informazio guztia (eta gehiago), oso osorik gure webgunean aurkituko duzu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]