bilaketaren emaitzak "uribe kosta"

ITSASORUNTZ: bideoa eta prentsa oharra

itsasoruntz ekimen honen aurkezpeneko bideo ikusgarria, eta informazioa... presoen alde busti zaitez. algortako portu zaharra, urriak 21, larunbata

UKBERRI.NETi ematen dion diru-laguntza %25 murriztu du Bizkaiko Aldundiak

Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala den UKBERRI.NETi ematen dion diru-laguntza laurden batean murriztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, 2008an, Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital honek 6.323,79 euro jaso zituen foru erakundearengandik, euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak burutzeko diru-laguntzen barruan. Aurten, ordea, 4.772,50 euro baino ez ditu eskuratuko.

Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako jardunaldiak abiatuko dituzte bihar Uribe Kostan

LZPren Aurkako Asanbladak (LZPAA) antolatuta, asteburu honetan LZPren aurkako jardunaldiak egingo dituzte, bihar, osteguna hasita eta larunbatera arte. Hilaren 29tik 31ra, hainbat ekimen izango dira: liburu aurkezpenak, hitzaldiak, ibilbide gidatuak, bideoak eta musika emanaldiak. Jardunaldi hauen bitartez, LZPren Aurkako Asanbladak salatu nahi du "lurralde zati plana" deritzoten etxebizitza ordenazio planak, momentu honetan indarrean dagona, Uribe Kosta eskualdean izango duen eragina.

Emmanuel bahitu izana egotzi dio FARCek Kolonbiako presidenteari

Azken asteotan Kolonbian Uribe-FARC-Chavez hirukoteak bertako bahituen askatasunaren inguruko azken berriak sorpresa ekarri du. Ea zein den hurrengo pausua...

Kirmen Uribek Espainiako Narratiba saria eskuratu du

Bere lehen nobelarekin Espainiako narratiba saria irabazi du Kirmen Uribek. Epaimahaian euskaldun bakarra dago Jon Kortazar, Euskaltzaindiak izendatua. Ospea lehendik ere bazuen Uribek, gehiago famatuko du sari honek.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]