bilaketaren emaitzak "unibertsitatea"

UEUk unibertsitatea.net jarri du martxan

[K&I]"UNIBERTSITATEA.NET atariaren helburu nagusia da unibertsitario euskaldun guztientzako erreferentzia izatea, hots, ikasleek, irakasleek, gurasoek zein unibertsitate mailako ezagutzaz interesatutako edozeinek behar duten informazioa eguneratuta izatea." Sustatun(http://www.sustatu.com/1164825103) ikusia.

Juan Ignacio Perez Iglesiasek ez du EHUko errektore izaten jarraitzeko behar beste babes lortu

Haren kontrako botoak gehiago izan dira, aldekoak baino eta, ondorioz, ez du EHUko errektore izaten jarraituko.

Juan Ignacio Perezek ez du EHUko hauteskundeetan parte hartuko

Datorren abenduan EHUko errektore berri aukeratzeko egingo diren hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du Juan Ignacio Perezek, maiatzeko bozetan babes nahiko lortu ez zuelako.

Zenbat beka eman daitezke AHTaren aurrekontuarekin?

"Abiadura Handiko Gastua" izenaren pean galdera bati erantzuteko ideia: euskal liburugintzari ematen zaino dirulaguntzarekin 28 metro AHT eraiki badaitezke... zenbat ikasleri ordaindu ahal zaio karrera osorako beka bat AHTaren aurrekontuarekin. Emaitza izugarria!

Euskal Unibertsitatea aurkezteko kanpaina egin du EHBEk

Euskal Herriak Bere Eskolak eta Euskal Unibertsitatearen Sustapen Taldeak Euskal Unibertsitatearen proiektua aurkezteko bideo bat, CD bat eta hainbat hitzaldi prestatu dituzte. EHBEk bere webgunean jarri du eskuragarri eduki guztia.

UEUk, Nazio Eztabaida Guneak eta Kontseiluak Euskal Unibertsitatea sortzeko sustapen taldea eratu dute

2010erako nahiko lukete unibertsitatearekin haztea, eta kokagune fisikoak aztertzen ari dira. Orain Fundazioa sortu nahi dute, eta horretarako eragile sozial, ekonomiko, sindikal eta politikoekin harreman saio "zabala" egingo dute.

EHUk bat egin du OpenCourseWare proiektuarekin

2000. urtean Massachussets-eko Teknologia Institutuak (MITek) martxan jarri zuen proiektuarekin bat egin du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk). OpenCourseWare proiektua, goi mailako argitalpen elektronikorako ekimen bat da; horren helburua, ikasmaterialerako lorpide librea, erraza eta koherentea sustatzea da, mundu osoko ikasle eta irakasle guztiek erabili dezaten. Hasteko, 20 ikasgairen materialak guztientzat argitaratuko dira. Eta aurrerago gehiago.

Juan Ignacio Perez: "Ni naiz errektorea. Zer egin behar dudan esatea ez dut onartzen" (es)

"Errektorea errektore da lehendakariak kargutik kendu eta Buletin Ofizialean argitaratzen den arte. Beraz, nik jarraitzen dut errektore izaten eta zer egin behar dudan esatea ez dut onartuko. Hitz egiten dutenak errektore aukeratuak izaten direnean, beraiek hartu ahal izango dituzte erabakiak"

Errektore gezurtia

Atzo UPVko irekiera ofiziala izan zen eta bai Perez bai Ibarretxek unibertsitatea punta-puntakoa zela esan zuten. Hetzorduan UPVren beraren dokumentu bat argitaratzen dute non errektoreak asumitzen duen unibertsitatea oso gaizki dagoela.

Euskal Herriko Unibertsitatearen web gunea erabilerraztasunari dagokionean okerrenetako bat da

Observatorio de Infoaccesibilidad delakoak egindako txosten berrian UPV/EHU azkenaurreko lekuan dago. Aurreko txostenean azkena zen, hori hobekuntza!

UEUren udazkeneko ikastaroak BerriaTBn

Udako Euskal Unibertsitateak urte osoan zehar garatzen du bere jarduna, euskal unibertsitatea helburu. Horren erakusgarri, BerriaTBn udazkenean Eibarren burutzen ari diren ikastaroei buruzko bideoa.

Ikasleen %57,1ek euskaraz egingo dute unibertsitaterako hautaproba EAEn

Azken urteetako joerari eutsiz, 2008-2009 ikasturtean ere gora egin du EHUn unibertsitaterako hautaprobak euskaraz egingo dituztenen kopuruak. Gaur hasiko dira hautaprobak EAEn eta 7.923 ikaslek eman dute, guztira, azterketetarako izena.

Crem de la crem / Soldatak eta motibazioa

Magalik Finlandiatik idazten du bertako hezkuntza sistemaren berri emateko. Oraingoan ikasleak unibertsitatean sartzeko bideaz (eta haren abantailez) mintzo da, baita Finlandian unibertsitateko irakasleen soldatak neurtzeko ezarri nahi duten sistema berri eta eztabaidatuari buruz ere.

Campusak larru gorritan utziko dituztela dio EHBEk

Iazko kanpaina kuriosoaren ondoren (http://www.euskaltube.com/play.php?vid=1610) aurten ere normalean ikusten ez diren kartel horietako batekin dator EHBE. Bihar aurkeztuko dute kanpaina, baina kartela eta "campusak larru gorritan" (literalki) uztearen ideia jada plazaratu dute euren webgunean.

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako masterra

2008-2009 ikasturtean eskainiko du master ofiziala EHUk. Gasteizko Letren Fakultatean eskainiko da. Irakasleak ondoko unibertsitateetakoak dira: EHU, Iruñeko NUP, Bordele, Paue, Frantziako CNRS, Suitzako Geneva, AEBetako Reno eta Zaragozakoak. Gaiak: psikolinguistika, itzulpengintza, semantika, euskararen historia eta jatorria, Veleiako berri eta abar. Argibide gehiago: http://sustatu.com/1213827734, http://www.ikasketak.ehu.es/p075-8926/eu/contenidos/informacion/oferta_masters/es_campo15/hizkuntzalaritza_0708.html
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]