bilaketaren emaitzak "umorea"

Gorkalimotxoren pare bat "harrikada"

Mikel Iturriak, Gorkalimotxoren pare bat bineta ekarri ditu bere blogera. Berak dioen bezala, ederra, ausarta, freskoa, naturala.

Ostirala da?

Ez badakizu zein egunetan bizi zaren, hauxe da zure web gunea. Ostirala den ala ez abisatzen dizu, ez gehiago ez gutxiagorik. Bide batez, nabigatzailean hobetsi duzun hizkuntzan erantzuten dizu.

Euskaraz hitz egiten hasteko instrukzioak

Galiziar batek egin zuen Galegoa irakasteko metodorik onena. Euskaldun batek hura ikusi eta gurera ekarri du. Oso interesgarria da euskara hitz egiten hasteko metodo hau. Lagunei eta ezagunei gomendatzeko modukoa.

Elkarrizketa motak :-)

Katixa Agirre idazleak bere blogean testu ironiko eta dibertigarria argitaratu du. Bertan, euskal idazleek beraien liburuak hedabide korporatiboetan promozionatzeko egin behar izaten dituzten elkarrizketa motak azaltzen ditu. Tamalez, beste elkarrizketa mota askotan ere antzeko erokeriak gertatzen direla uste dut. Sustatun ikusia.

TMEO: Umore Parrastadak

TMEO fanzinearen 20. urteurrenean ARGIA aldizkarian publikatutako artikulua. Erreportaje-Elkarrizketa arina.

Ez okurritu... xagua irudiaren gainean pausatzea

Asko hitz egin da freebatasuna meme edo kanpainaren inguruan azken egunotan. Atxiloketen harira, e-Torkizunaz blogean segurtasun informatikoa ere izan dute aipagai. Patxitraperok beste ikuspegi bat dakar, umorearen bidezko salaketa edo. Ikusteko, blogean sartu behar duzue eta... ez okurritu xagua irudiaren gainean pausatzea.

Caja de Ahorros de Navarra BATASUNAren aldeko publizitatea egiten.

Nafarroako aurrezki kutxak BATASUNAREN aldeko publizitatea egiten du, ea Garzon enteratzen den eta ilegalizatzen dituen.......

Yogi hartzak fiskalari erantzun dio

Juan Carlosek hartza hil zuen, ez zuen hil... zein egoeratan zegoen (hartza ala Juan Carlos?). Pasa den azaroan Nicola Lococok Deian eta Garan argitaratu zuen "Las tribulaciones del oso Yogi" (http://www.gara.net/idatzia/20061102/art187080.php) artikulua dela-eta, Javier Zaragoza fiskalak kereila aurkeztu zuen haren kontra. Nicola Lococok fiskalari erantzun dio, berriz ere Deian eta Garan. Artikulua barrez lehertzeko modukoa da.

IKTeroek Google erosi dute

Google-k YouTube erosi nahi duela? Eta zer? Hona azken egunotako albiste garrantzitsuena: IKTeroek Google erosi dute!! Puntucomen merkatua ikara dago.

Aurtengo Ig Nobel Sarien zerrenda

Ig Nobel Sariak 1991tik ematen dira, Nobel Sari ezagunen parodia gisa. Gehienetan saridunak AEBetakoak izaten dira, baina aurten banatuxeago gertatu dira. Abisua: saritutako ikerlanak egiazkoak dira.

Simpsondarrak: Etorkizunean, iPodaren esklabu?

Simpsondarren telesaileko zati txiki bat, euskarazko azpitituluekin. Etorkizunean, iPoden esklabuak izango al gara? Euskaltubera igo duten bideoa, iPod berria atera eta biharamunean, arras bideo egokia! Bide batez, euskaltuben dauden Zabaldu loturak frogatzeko erabili dut.

Kereila, Erregeari barre egiteagatik

Espainiako Erregea Errusian izan zen udazkenean hartzak ehizatzen. Mitrofan izeneko bat hil zen, baina animalia mozkortua ei zegoen, tiroa errazteko Juan Carlosi. Hainbat txiste egin dira harekin, toki askotan, baina Euskal Herriko bi egunkariri ezarri dio orain kereila Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak: Deia eta Garari.

BideoaTxisteak euskaraz youtuben

Hona hemen eguna alaitzeko ahots sintetizagailu famatu batekin eginiko bideotxiste bat. Barregarria da oso gaztelerazko loquendo euskaraz hitz egiten entzutea.

IrudiaAleluia! [Irudia]

Aleluia! Askotan gertatzen dira mirariak, otoitz eginez gero. Irudiak dena dio eta egia esan, aspaldian ikusi dudan onenetarikoa da. Meneamen ikusia.

Microsoft iPod

Nolakoa izango litzake iPodaren kutxa Microsoftek diseinatu izan balu?
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]