bilaketaren emaitzak "txorionak"

Hala Bedi irrati libreak bazkide kanpaina martxan jarri du

Arabako Hala Bedi irratiak 25 urte betetzen dituen urte honetan irratiak bazkide kanpaina berria hasi du. Bere helburua autogestioan sakondu eta independentzia ekonomikoarekin jarraitzea da. Bazkideei esker lortu du Hala Bedik dagoen lekura heltzea, erronka berriei aurre egiteko Halabelarri (bazkide)berriak behar omen dituzte.

Hala Bedi irratiak bideotxoa atera du bere ibilbidea azalduz

Arabako Hala Bedi irratiak bere 25. urtemuga dela eta bideotxo bat atera du bazkide kanpaina bultzatzeko. Bideoan irratiaren garai ezberdinetako argazki, pegata edo albisteak agertzen dira. Halabelarriei buruzko informazio gehiago hemen aurkitu dezakezue: http://www.halabedi.org/egin-zaitez-bazkide-hazte-soci

Gasteizko gaztetxeren 20. urtemugaren ospakizuna PERI-aren mehatxupean

Gasteizko gaztetxeak prentsaurrekoa eskaini du bere 20. urtemuga ospatzeko egingo diren jarduerak aurkezteko. Era berean gaztetxearen zilegitasuna azpimarratu dute, herritarrengandik sorturiko proiektua izanik. Udaletxeak bultzaturiko PERIaren mehatxuak jarraitzen duela azpimarratu dute, eta orainarte bezela lanean jarraitu dutela esan. Azkenik gogorarazi dute aurten Hala Bedi irratiarekin batera urtemuga ospatzen ari direla Txorionak ekimenarekin.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]