bilaketaren emaitzak "txirrindularitza"

Iban Mayoren kontraanalisiak negatibo eman du

EPOagatik positibo eman zuen aurtengo Frantziako Tourrean, baina kontraanalisiak ezeztatu duenez ez du bi urteko zigorrik bete beharko. Espainiako Txirrindularitza Federazioak eman dio albistea, eta orain Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak baieztatzea baino ez da falta.

Mikel Artetxek Asturiasen etapa irabazi eta agurrak blogaren bitartez

Gure herrikidea den Mikel Artetxek etapa garrantzitsua irabazi du Asturiasko itzulian. Eta http://www.larrabetzu.org blogeko albistean, herritarrak bera agurtzen eta zoriontzen hasi dira. Blogak eta kirola, lotura barriak. Asturiasetik irakurriko ote ditu Larrabetzuko txirrindulariak?

Euskal Herriko itzulian, tropela.net

Iaz zabaldu zuten tropela.net, eta jende dezentek egin zuen apustu Frantziako Tourrean. Aurten, webgunea berritu dute, eta Euskal Herriko itzulian ere egongo da apustuak egiteko modua.

Euskal Herriko Itzulia eta gero Italiako Giroa!!

Euskal Herriko Itzulia amaitu zen eta orain Italiako Giroari egingo diogu leku Tropela.net-en.

Euskaltel edo Madariagaren filosofia

EuskalZER? Samuel Sanchez gero eta irabazleago den honetan, politikaz dihardu Imanol Murua kazetariak. Allan Davis txirrindulari oiartzuarrak, Euskaltelen aritu gura du, Madariagarentzat berriz ez da Euskadiren filosofian sartzen. Nork azalduko digu?

Giroa barrutik Markel Irizar eta Iban Velascoren eskutik

Markel Irizar eta Iban Velascok bloga egin dute goiena.net komunitatean. Giroak irauten duen bitartean idatziko dute bertan.

Iban Mayo Saunier Duvalera doa

Orain dela egun batzuk jakin genuen Mayok Euskalteletik alde egin behar zuela (http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=850). Gaur jakin dugu nora doan.

Txirrindularitza eta literatura

Pipiren bloga, Inon izatekotan gailurrean dago jada. Liburu bat, etapa bat. Garaipena eta dopina, nobela eta arrakasta irakurriko dituzu azken mezu honetan.

Hau da hau destropela!

Nork korrituko du Tourra? Goardia Zibilaren dokumentuek hainbat txirrindulari izen-deiturekin izendatzen omen dituzte, Fuentes doktorearen odol eta dopin eskandalua. 58 omen, diote hedabide gehienek. Gainera, T-Mobile taldeak Oscar Sevilla eta Jan Ullrich kanporatu ditu, eta badirudi antolakuntzak Joseba Beloki, Francisco Mancebo eta Ivan Bassori ere ez dietela parte hartzen utziko (http://www.marca.com/edicion/marca/ciclismo/tour/es/desarrollo/666353.html). Nola amaituko da guztia?

Italiako Giroaren kiniela Tropela.net -en

Tropela.net webguneak Italiako Giroaren inguruan internet bidezko kinielan parte hartzeko aukera eskaintzen digu.

Iban Mayok Euskalteletik alde egingo du

Iban Mayo Igorreko txirrindulariak agur esango dio Euskaltel-Euskadiri. Migel Madariagarekin harremanetan egon den arren, akordiorik ez dela egon adierazi du, eta taldeak ezarritako barne araudiaren baldintza zorrotzak izan dira agurra baldintzatu duten arrazoietako bat.

Rasmussen, Tourretik kanpo

Sinkewitz etxera, Moreni eta "Vino" ere. Orain Rasmussen. Contador bera ere susmagarri. Astana, Cofidis eta, agian Rabobank osoa ere Tourretik kanpo. Ze demontre gertatzen ari da txirrindularitza munduan? Rasmussenek Tourra irabazi behar zuenean bere taldeak biratik kanpo uzten du. Norbaitek zerbait ulertzen al du? Tristea gero kirol zoragarri honekin gertatzen ari dena!

Vuelta al Pais Vasco, gogoeta bat hizkuntzaz

karkara aldizkariko artikulua jarri dute tropela.net agerkari digitalean.Gogoeta interesgarria, Tourreko gure eskaerekin konparazioa eginez. http://www.tropela.net guneak, orain ere ondo hasi du denboraldia. Aipagarria, diseinua, edukiak eta tresna bera.

Vinokourovek positibo eman du Tourrean, eta Astanak utzi egin du proba

L'Equipe Frantziako egunkariaren webaren arabera, Alexandr Vinokourovek positibo kontrolatua eman zuen Frantziako Tourraren lehengo larunbateko erlojupekoaren ondoren, odol transfusioagatik, eta haren talde Astanak utzi egin du proba. Taldeak positiboaren albistea berretsi egin du, baita erretiroa ere.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]