bilaketaren emaitzak "txina teknologia zentsura politika"

Google eta beste hemezortzi webgune ixteko mehatxua egin du Txinako gobernuak

Txinako gobernua eta Txinako Googleren arteko hika-mika ez da berria, baina kasu honetan pornografiaren aurkako kanpaina batean, Txinako webgune bisitatuenak ixteko mehatxua egin du (Google eta Baidu) beste 17rekin batera, haien "eduki pornografikoa" kentzen ez badute.

Amnesty International-en iragarki kanpaina Txinako giza eskubideen urraketa salatzeko

Pekin-go joko olinpikoak gertu direla, AIk kanpaina grafiko deigarria egin du Txinako eskubide urraketa bortitzak salatzeko. Kanpainako iragarkietako bat Sustaturen gunean ikus daiteke, baina AIren gunera zuzenean ez jotzeko gomendioa egiten dute, norbaitek hari eraso egin eta troianoak sartu omen dituelako. Bada susmorik nongoak ote ziren cracker erasotzaileak...

Olinpiar suzia itzalita!

Olinpiar suzia itzali egin dute gaur Parisen Txinaren kontrako manifestariek, suziak berak eguerdian Frantziako hiriko ibilbidea hasi bezain laster; antolatzaileek geldialdia egin behar izan dute.

Jon Maia: "Zein erraz jolasten duten auzitegiek jendearen bizitzarekin!"

Gaztesarea gazte mugimenduaren informazio atariari babesa eman eta webgunearekin lotura izateagatik beste bederatzi lagun inputatu dituzte. Horietako bat da Jon Maia bertsolari zumaiarra.

[Gazteleraz] 2009ko Urriaren 9-12 bitartean antolatu den hackmeetingerako Call4Nodes

Urtero moduan Hackmeetinga eltzen da, aurten Madrilen (Patio Maravillas), ekintza honekin burura ekartzen diguna alde batera utziz, seguru aski denok jakingo duzue zer den hackmeetinga. Urte honetan oso beharrezkoa dugu partizipazioa eta organizazioa, ez dut uste Espainiako EBko 2010. urteko presidentzian "Zapaterok deskargen kontua konpondu nahi duela" esan dudanean inor arrituko dudanik.Eta kontu guzti hauen berri ez bazarete, bilatu Googlelen "Sitel" eta flipa ezazue. Beraz, animatu eta parte hartu.

Telefonoak katalanez

Generaliteak akordioa egin du Sony-Ericsson multinazionalarekin katalana sar dezan bere telefonoen hizkuntza aukeren artean. Antzeko hitzarmenak ere eginak ditu beste zenbait telefonogile eta zerbitzu emailerekin.

Argazkigintza txinatarra Gasteizen, luxua

Artiumen ikusgai dagoen argazki erakusketaren adibide ederrak.

Korrika, Shanghain ere bai

Shanghaiko euskaldunak elkartu eta han ere Korrrika ospatu dute. Txinatarren aurpegiak ikustekoak dira.

Txinarrak uighurrei buruz ETBn: "Asko hil behar ditugu, ez dakite irakurtzen, ez idazten, ezer ez dakite"

Aurpegia ezkutatzen duen emakume han batek dio uighurrak denak hil beharreko ezjakinak direla, Irak.en bezala, konponbidea jende asko hiltzea dela. Uighurrak euren lurrean demografikoki gaindituak Tibeten bezala, zapalduak, gutxietsiak, mespretxatuak.

Bjork kantari islandiarrak Tibeti elkartasuna Shanghain bertan

reuters.com - Digg (en) Bjork kantariak tibetarrei dedikatu zien "Declare independence" abestia martxoaren 3an Shanghain emandako kontzertuan. Independentzia edo onarpena eskatzen duten beste herri batzuei ere dedikatu izan die abestia iraganean: Faroe ugarteak, Australiako aborigenak, Kosovo. Txinako agintariek ez dute ondo hartu Shanghaikoa. Bjork-ek "I would like to wish all individuals and nations good luck in their battle for independence" erantzun du, besteak beste. Aber noiz gonbidatzen duten Bjork Madrilera.

Tibet bai, eta gainerakoak?

Uri Avnery idazle israeladarraren artikulua Tibeteko bidegabekerien salaketa interesatuaz eta beste herri batzuetako gatazkei ezikusia egiten dietenen jarreraz, beste nazio gatazka batzuen kasuak aztertzen dituelarik, EH eta Palestina batez ere. Ikuspegi beretsuko artikulua Alizia Sturtze historialariak igandeko Garan, gaur egungo "Tibetofiliaz" eta beste: http://www.gara.net/paperezkoa/20080413/72499/es/Tibetofilia/peligro/amarillo/y/terrorismo/mediatico/

Iruñetik Txinara Euskal Tonbolarekin!

Bukatu da jada 2006ko Euskal Tonbola, baina amaitu aurretik, astebeterako bi pertsonentzako Txinarako azken bidaia zozketatu du, Iruñean hain zuzen ere. Iruñeko Atalaya tabernan irabazi du Arantxa Cedazo Iruñeko herritarrak saria. “Maiz jolastu dut Euskal Tonbolara, engantxatu egin nau”, aitortu du herritarrak. Atalayako tabernariak ere Euskal Tonbola arrakastatsua izan dela adierazi du, “Euskal Tonbola izan dugun lehenengo urtea izan da hau eta txartel guztiak saldu ditugu”, aipatu du.

Applek Txinan haur langileak dituela onartu du

2006an Apple gogor kritikatua izan zen (http://ttiki.com/10989) Txinan langileen oinarrizko eskubideak errespetatzen ez zituzten lantegi erraldoiak izateagatik: lanaldi amaigabeak, soldata lotsagarriak eta abar. Aurten, lau urte beranduago, Applek onartu egiten du Txinan dituen hiru lantegitan haurrak erabiltzen dituela langile bezala. iMac, iPod edo iPad bat nahi duzu? Baina zein preziotan? Bestalde, koltanaren arazoa ere ezin da ahaztu: http://www.ikusimakusi.net/eu/2010/koltana/

Anoetako estadioak Pekin 2008 Arena izena har lezake (GAZT)

Errealean inbertitu nahi duen txinatar taldeak komunikabideen aurrean taldea berpizteko dituzten proposamenak aurkeztu ditu, hauen artean nabarmenena Anoeta estadioaren izen aldaketa. Txinan ospatzekoak diren Joko Olinpikoak eta Erakusketa Unibertsala aprobetxatuz, Pekin 2008 Arena edo Shangai 2010 Arena berizendatzea pentsatzen ari dira.

Otsailaren 20an, Egunkaria libre!

Otsailaren 20an Egunkariaren itxieraren 5.urteurrena zure ordenadorean gogoratu eta salatzeko deia
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 28 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]