www.irratia.com/blog/450
dabidmp (e)k bidali du duela 20 egun 22 ordu 25 minutu, duela 20 egun 16 ordu 15 minutu argitaratuta
Asel Luzarraga elkarrizketatu dute irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.