bilaketaren emaitzak "twitter"

Twitterrek baditu milaka aurpegi

Twitterrek irekitzen duen "mundu" berriari errepasoa. Ez bazeneukan argi zer zen edo zertarako erabili, hemen topatuko duzu artikulu argigarria.

Hitzokei hiztegia

Twitter bitartez sortzen hasi ziren Hitzokei berbak jasotzen hasi nintzen, Twitterreko bilaketa tresnak denbora bat igarota ahaztu egiten zituela ikusita. Pixkanaka, jasotzen hasi naiz berba batzuk, eta zuek animatzea gura nuke, bai, ikusi dituzuen hitzak idazten eta zelan ez, berauek irakurri eta gozatzen ere. Info+: http://hamahiru.org/?p=263

Publizitate gehiago Twitter-en

Twitter-ek Zerbitzuaren Baldintzak aldatu berri ditu iragarkiak edonon jarri ahal izateko, baita twitetan ere. Antza, hilabeteak dira bilaketetan iragarkiak daudela (http://ur1.ca/bqgz). Jendeak bere bitartez esaten duen guztiarekin Twitter-ek nahi duena egin dezakeela oraindik argiago jarri du. Adi! Microblogging askea eskura duzu jada StatusNet-ekin: http://identi.ca/

berria.info Twitter-en

Hemendik aurrera berria.info-ren edizio jarraituko albisteak Twitter-en bidez jasotzeko aukera dago. Twitter-eko euskal sarea handitzen doa!

Euskal twitterrak mapan: Twittermap eta Twittervision

Egunotan Twitter-en berri izan dugu Ingelesen Hilerrian. Oraingoan Twittermap eta Twittervision gehigarriei buruzko albisteak dakartza Gutenberg Galaxiak. Twittermap-en zenbait euskal twitter ikusi ditugu mapan kokatuta, eta Twittervision-en bitartez mundu osokoko mezuak ageri dira denbora errealean.

Ez dute Patio Maravillas desalojatu

Patio Maravillas (Madril) desalojatuko zutela eta Twitter bidez zuzenean emango zutela adierazi zute Hamlabekoek (http://www.zabaldu.com/5590/desalojo_bat_zuzenean_twitter_eta_streamingari_esker/). Azkenean desalojorik ez da burutu bertan zegoen jendetza dela eta polizia ezin izan baita sartu. Twitter bidez emozioaren berri eman dute.

Desalojo bat zuzenean twitter eta streamingari esker

Bihar, osteguna 22, goizeko 9:30tan Madrilgo Patio Maravillas Gizarte-etxe okupatua desalojatuko dutela esan dute. Horren aurrean HackLab batek streaming eta sare sozialak erabiliko ditu zuzenean jarraitu eta poliziaren gehiegikerien berri izan dezan nahi duen orok. Honela zuzeneko emanaldiak gizarte mugimenduen esku jartzen dira.

Ino askatu mobilizazioak eta argazkiak twitter eran

Informazioa zuzenean, argazkiak, geolokalizazioa dena Arrasatetik zuzenean twitter eran eta unitate mugikorrik gabe (behintzat furgoneta eta parabolikarik gabe).

Twitter: azalpena, aukerak eta aplikazio posibleak

Gorka Juliok ohi duen xalotasunaz, azalpen teorikoa eta praktikoa uztartu ditu bere blogean. Twitter zer den eta zertarako erabili daitekeen azaltzen du. Irakurri eta jarraitu beharreko lezioa, dudarik gabe. Twitter euskal komunitatea sortu dugunetik, hainbat aplikazio garatu ditu Teketenek. Orain ere horretan dihardu burubelarri.

Twitterrentzako nanoformatoak

Twitterri semantika gehitzeko proposamena. Idazten ditugun mezuen hizkuntza definitzeko, mezueri etiketak atxikitzeko, gure lokalizazioa zehazteko, etb.

Egunkaria auziaren inguruko epaiketa zuzenean Twitter bidez

Auzitegi Nazionalean Egunkariaren aurkako epaiketa hasi da gaur eta bertako gertakariak zuzenean jarraitu ditzakegu twitter bidez.

Splitweet, twitter kontu ezberdinak kudeatzeko tresna euskaraz

Twitter kontu bat baino gehiago daukazu? Lasai, guztiak kudeatzeko tresna bakarra asmatu dute Kataluniako lagun batzuek. Eta guk egun bakarrean euskaratu dugu. Ez zaizu ezer kostatuko, eta zuk hautatuko marka guztien jarraipena ere egin izango duzu, elkartea, gustuko taldea, enpresa edo beste markaren bat.

#nickdutnik= telebista+twitter / gogoeta interesgarri bat

Joxe Rojas Nickdutnik telebista saioko laguntzailea da. Euskal guneen sarea eta komunitatea ondo ezagutzen ditu, eta etb3ko saioak azken emanaldian twitter bidez egin duen esperimentua aztertzen du http://www.teknopata.net blogean. Interesgarria eta eztabaidarako aproposa. Interakzioa, partehartzea eta mezu labur libreak interesatzen bazaizkizu, zuk ere aporta dezakezu zerbait.

Twitter enpresatan erabiltzeko gida

Lantalan blogekoek euskaraz eman dute Twitter enpresatan erabiltzeko gida. Oso interesgarria da gida .....

Blogintzaren historia laburra iruditan

Twitter Interneteko azken "iraultza" heldu delarik, hona labur-labur azalduta nolako bilakaera izan duen blogintzak (ingelesez eta gaztelaniaz). Barregarri bezain esanguratsua.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]