bilaketaren emaitzak "turkia"

AKP alderdiak gehiengo osoarekin segituko du Turkiako Legebiltzarrean

AKP (Justiziaren eta Garapenaren Alderdia), Recep Tayyp Erdogan buru duela, izan da Turkiako Legebiltzarrerako atzoko hauteskundeetako irabazle nagusia, botoen %46,8 lortu dituelako. Turkiako Konstituzioa erreformatzeko proiektua aurkeztu du hauteskundeotan AKPk. Europako Batasunera (EB) sartzeko Estatuak behar dituen egiturak egokitzen jarraitzeko asmoa du. AKPri islamista izatea leporatzen dio oposizioak baina, alderdiko buruzagiek esaten dutenez, Turkiaren sekulartasunarekin konpromisoa dute.

Espainiako Gobernua: ilegalizazioak ez dira komenigarriak

Ganbaratik blogean hedatu dute: Espainiako Gobernuak dio "ilegalizazioak ez direla komenigarriak, gai politikoak epaitegietan ebaztea ez baita egokia". Hori bai, Turkiaz ari dira!

PKK-k ustez hiru mendizale bahitu ditu Ararat mendiaren inguruan

Iturri turkiar ofizialen arabera, PKK alderdi kurdutarraren adar militarrak hiru eskalatzaile alemandar bahitu Ararat mendiaren inguruan.

Turkiako agintariei ez zaie gustatu Ubuntu Linux kurduerara itzultzea (ingelesez)

Duela gutxi, Ubunturen kurduerako bertsio bat aurkeztu zen Diyarbakirren. Orain Turkiako fiskal nagusia aurkezpen hori egin zuen alkatea ikertzen ari da, legez kanpoko zerbait egin zuelakoan. Ikerketaren arrazoi ofiziala argitu ez den arren, badirudi, kurduen gatazka etnikoaren harira, Turkiako agintariei ez zaiela gehiegi gustatu kurduerazko sistema eragile bat argitaratzea. Kurduerako bertsio honen erantzuleak laguntza eskatu dio Ubunturen bultzatzaile nagusi Mark Shuttleworth-i.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]