es.youtube.com/watch?v=0SCb6hd5vLc
arkaitz (e)k bidali du duela 382 egun 7 ordu, duela 381 egun 20 ordu 37 minutu argitaratuta
Berri Txarrak-en 25 hilabete bizienak biltzen dituen rock dokumentala DVD hunkigarri baten: 180 kontzertu, 3 kontinente, hamaika bizipen, disko bat: Jaio.Musika.Hil. Japonian, Alemanian, Suitzan, Estatu Batuetan, Taiwanen, Irlandan, Eskozian, Herbehereetan... euskaraz abesten aritu dira han eta hemen. Hori guztia eta duela gutxi Gernikako Astran emandako kontzertuaren irudiak batzen dituen DVDa kaleratuko du taldeak abenduaren 5ean. Bitartean, trailerra ipini dute sarean. Itxura polita du.