bilaketaren emaitzak "tour"

Tourra abian da Tropela.net-en

Tropela.net-ekoek martxan jarri dute jadanik tourreko porra. Partehartzea doakoa da. Gainera sariak daude.Oso erraza da bertan parte hartzea, soilik erregistratu eta ondoren txirrindulariak aukeratu, besterik ez. Gainera "zabaldu" izeneko tropeltxo bat sortu dugu, bertan zabaldun parte hartzen dugun guztiok geure artean tropeltxo bat egin dezagun. Animatu zaitezte!!!!

Vinokourovek positibo eman du Tourrean, eta Astanak utzi egin du proba

L'Equipe Frantziako egunkariaren webaren arabera, Alexandr Vinokourovek positibo kontrolatua eman zuen Frantziako Tourraren lehengo larunbateko erlojupekoaren ondoren, odol transfusioagatik, eta haren talde Astanak utzi egin du proba. Taldeak positiboaren albistea berretsi egin du, baita erretiroa ere.

Rasmussen, Tourretik kanpo

Sinkewitz etxera, Moreni eta "Vino" ere. Orain Rasmussen. Contador bera ere susmagarri. Astana, Cofidis eta, agian Rabobank osoa ere Tourretik kanpo. Ze demontre gertatzen ari da txirrindularitza munduan? Rasmussenek Tourra irabazi behar zuenean bere taldeak biratik kanpo uzten du. Norbaitek zerbait ulertzen al du? Tristea gero kirol zoragarri honekin gertatzen ari dena!

Rasmussen lasterketatik at; Zubeldia bosgarren

"L'Equipe"k jakinarazi duenez, Rabobank taldeak Rasmussen (Tourra Euskal Herritik igaro den egunean garaile, eta sailkapen nagusian lehenengo zena)lehiaketatik kanpo utzi du, barne arauak hautsi dituelakoan. Antza denez, Tourra hasi baino lehen egon den tokiari buruz gezurra esan zion taldeari. Mexikon zegoela esan arren, Dolomitetan omen zegoen. Taldearen susmoak piztu ei ditu horrek bere "garbitasunaren" inguruan. Bien bitartean, Rabobank taldeak Tourrean darrai. Contador lider, Zubeldia bosgarren sailkapen nagusian.

Vuelta al Pais Vasco, gogoeta bat hizkuntzaz

karkara aldizkariko artikulua jarri dute tropela.net agerkari digitalean.Gogoeta interesgarria, Tourreko gure eskaerekin konparazioa eginez. http://www.tropela.net guneak, orain ere ondo hasi du denboraldia. Aipagarria, diseinua, edukiak eta tresna bera.

Tour bat zure minari (25 mezu)

Poesia liburua -Lur bat zure minari, Jose Luis Otamendi, Susa- baliatu du, blogean egunero egunero idazteko. Tour bat zure minari irakurri dugu azken 25 egunetan. Egunero idatzi, egunero irakurri. Ariketa polita izan da, literaturak badaki bizikletaz... guk bizikletan baino hobeto beharbada.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]