bilaketaren emaitzak "topagunea"

Lehenengo Mintza Egun jendetsua Iruñerrian

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak lehenengo Mintza Eguna ospatu zuen ekainaren 3an Iruñerrian. Euskal Herriko punta guztietako mintzalagun, berbalagun eta mintzakideak elkartu ziren ingurua ezagutu eta lagun berriak [euskaraz] egiteko.

IKA eta TOPAGUNEAren arteko hitzarmena mintzapraktika egitasmoak garatu eta hedatzeko

Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean garatzeko eta hedatzeko lan-idoari jarraiki, IKA euskaltegien koordinakundeak eta TOPAGUNEAk, Euskara Elkarteen Federazioak, hitzarmena sinatu dute gaurkoan Oionen.

Independentzia ardatz, hamaika ekimen izango dira Lezon

Gazte Topagunea 08 "mugarri berri bat da Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzan, Independentzia eta Sozialismoaren eraikuntzan". Honela, gazte independentistek azaldu dutenez, topagunean "Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko, Independentzian bizitzeko aukera emango digun proiektuari erantzuten dioten eremu eta dinamikak landuko ditugu, baita horretarako beharrezkoak den bizi eredua erreproduzitzen ere".

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' berriro ere martxan

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Egitasmoa, irakurketa sustatzeko asmoz sortu dena, Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

Topaguneak hamargarren urteurrena ospatuko du

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak 10 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldia datorren ostegunean izango da, maiatzaren 24an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko 7:30etatik aurrera.

Topaguneak barne prozesua abiatu eta irudia berritu du

Euskara elkarteen federazioak barne prozesua abiatu du etorkizunerako ildoak markatze aldera (http://topagunea.org/dokumentazioa/prentsa/prentsa-oharra-topaguneak-erronka-berriak-eta-irudi-berritua-aurkeztu-ditu/deskarga). Horrez gain, irudia berritu du, webgunea ere eraldatu du eta bideoa eta dena plazaratu du (http://www.euskaltube.com/play.php?vid=3817)

Kultur Errotak 90 emanaldi eskainiko ditu abendura bitartean

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Kultur Errota kultur zirkuituaren barruan 90 emanaldi eskainiko dira irailetik abendura, eta 190 urte osoan. Kultur Errotaren bederatzigarren edizioa da aurtengoa, eta honezkero ondo finkatutako progrma dela esan daiteke.

Euskal Herriko III. graffiti lehiaketako zirriborroak

Graffitiak oraindik ikusi ez baditugu ere, zirriborroak ikusteko moduako dira. Flickr-eko set osoa ikusi dezakezu di-da batean.

Gazte Topagunea, indar erakustaldia

Independentzian bizitzeko aldarrikapena errealitate bihurtzeko eskatu dute egunotan 14.000 gaztek baino gehiagok Etxarri Aranatzen (Nafarroa), Gazte Topagunean. Aste Santuko oporretako itzulerarekin batera amaitu zen atzo antolatzaileek gazteen indar erakustalditzat jo dutena.

GT08: Gazte topaguneko spota

Lehenago making off-a aurkeztu zuten ( http://euskaltube.com/play.php?vid=1212 eta http://euskaltube.com/play.php?vid=1159 ). Oraingoan, Lezon grabatutako spotaren bertsio finala sareratu dute. Martxoaren 21etik 24ra egingo da Gazte Topagunea ( http://www.gaztetopagunea.net ).

Software librearen inguruko elkarreratzea Gazte Topagunean

Gazte Topaguneko foroetan, software librearen inguruko elkarreratzea egiteko asmoa dago, nahiz eta, data zehazteke egon. Dakigun bakarra: software librearen sozializazioaren inguruan, gauzak nola egin daitezkeen hitzegiteko geratuko garela eta elkarreratzea, gazte topagunean egingo dela. Animatu parte hartzera!

Gazte Topagunearen jarraipen berezia egin dute gazte komunikabideek

Iragan martxoaren 21,22,23 eta 24ean Gazte Topagunea izan da Lezon. Gazteon proiektu komunikatiboek eman dute etengabe ekimenaren berri, Lezotik mundu osora gazteriaren ohiartzuna zabalduaz. Gaztesareako Informazio Agentziak, Xirika gazteon kazetak eta Irauli Irratiak Info7ren bidez, etengabeko jarraipena egin diote gazte topaguneari. Sarean erakusgai dira bertako milaka argazki, audio, kronika... etab.

Kultur Errotaren 1.500. emanaldia

Topaguneak eta Euskara Elkarteek urtero antolatzen duten Kultur Errota zirkuituak 10 urte bete ditu, eta 1.500. emanaldira iritsiko da datorren osteunean, maiatzak 29. Ekitaldi berezia izango da, Eibarko Portalean, Ander Lipus antzerkilariaren zuzendaritzapean.

SPRAIKADA '08, datorren larunbatean, uztailak 19, Erandion.

Euskal Herriko hainbat bazterretako gazteek Euskal Herriko V. Graffiti lehiaketaren bruruz burukoan parte hartuko dute Erandion. Aurten, Spraikada.com webgune berria ere aurkeztu da, Euskal Herriko graffitigintzan egiten den lana zabaltzeko.

Udagoieneko Ostera martxan

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa azaroaren batean hasiko da Sondikan, eta Bizkaiko zortzi herri bisitatuko ditu, euskarazko kalitate eta formatu handiko kultur eskaintza zabalduz.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]