bilaketaren emaitzak "tibet"

Bjork kantari islandiarrak Tibeti elkartasuna Shanghain bertan

reuters.com - Digg (en) Bjork kantariak tibetarrei dedikatu zien "Declare independence" abestia martxoaren 3an Shanghain emandako kontzertuan. Independentzia edo onarpena eskatzen duten beste herri batzuei ere dedikatu izan die abestia iraganean: Faroe ugarteak, Australiako aborigenak, Kosovo. Txinako agintariek ez dute ondo hartu Shanghaikoa. Bjork-ek "I would like to wish all individuals and nations good luck in their battle for independence" erantzun du, besteak beste. Aber noiz gonbidatzen duten Bjork Madrilera.

Olinpiar Batzordeak ez du Tibetetaz hitz egin nahi edo "Euskal Herriari buruz ere hitz egin behar al dugu?"

Hein Verbruggen NOBko Koordinazio Batzordeko presidenteak adierazi du beraiek ez direla Tibetez hizketan hasiko aurten Olinpiar Jokoak Pekinen izango direlako eta, besteak beste, Euskal Herriko gatazka aipatu du. "2016. urteko Jokoak antolatzeko hautagai diren hiriei begiratzen badiet, NOB behartuta al legoke Euskal Herriak Espainiarekiko independentzia lortzeko dituen helburuez hitz egitera?"

Olinpiar suzia itzalita!

Olinpiar suzia itzali egin dute gaur Parisen Txinaren kontrako manifestariek, suziak berak eguerdian Frantziako hiriko ibilbidea hasi bezain laster; antolatzaileek geldialdia egin behar izan dute.

Zein errex engainatzen gaituzten...

Artikulo honetan irakur daiteke komunikabide nagusienek nola manipulatzen gaituzten. Aipatzen diren kasuak ez dira ez lehenak ezta azkenak ere izango...

Amnesty International-en iragarki kanpaina Txinako giza eskubideen urraketa salatzeko

Pekin-go joko olinpikoak gertu direla, AIk kanpaina grafiko deigarria egin du Txinako eskubide urraketa bortitzak salatzeko. Kanpainako iragarkietako bat Sustaturen gunean ikus daiteke, baina AIren gunera zuzenean ez jotzeko gomendioa egiten dute, norbaitek hari eraso egin eta troianoak sartu omen dituelako. Bada susmorik nongoak ote ziren cracker erasotzaileak...

Tibet bai, eta gainerakoak?

Uri Avnery idazle israeladarraren artikulua Tibeteko bidegabekerien salaketa interesatuaz eta beste herri batzuetako gatazkei ezikusia egiten dietenen jarreraz, beste nazio gatazka batzuen kasuak aztertzen dituelarik, EH eta Palestina batez ere. Ikuspegi beretsuko artikulua Alizia Sturtze historialariak igandeko Garan, gaur egungo "Tibetofiliaz" eta beste: http://www.gara.net/paperezkoa/20080413/72499/es/Tibetofilia/peligro/amarillo/y/terrorismo/mediatico/
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]