bilaketaren emaitzak "terrorismoa"

Felipe Gonzalezen presentzia salatzeko kontzentrazioa antolatu dute gaur Bilbon

PSOErekin demokrazia GALtzailea” lelopean kontzentrazioa egingo du Ezker Abertzaleak gaur arratsaldeko 7etan La Casillaren aurrean. Notizian irakurri ahal izan dugunez, elkarretaratze honen helburua honako hau izango da: 26 euskal herritar erail zuen estatuaren aparatuetatik sortutako GAL erakunde terroristaren garaiko Espainiako gobernuburu izandakoaren etorrera salatzea.

Ana Lizarralde presoaren senideek istripua izan dute espetxera bidean

Jaengo (Andaluzia, Espainia) espetxean preso daukaten Ana Lizarralderen senideek istripua izan zuten atzo bisitara bidean.

Guardia zibil bat hil da Legution ETAk bonba bat zartarazita

Herriko polizia-etxearen aurka leherrarazi du bonba erakunde armatuak. Gutxienez lau agente zauritu dira, horietako bat larri, hondakinen artean harrapatuta geratu baita.

ETAk bere gain hartu ditu martxoko eta apirileko lau atentatu

PSE-EEko Abusu eta Elgoibarko egoitzen aurka eta Azpeitia eta Lapoblacion herriko telebista hedagailuen kontra martxoan eta apirilean egindako atentatuak bere gain hartu ditu ETAk. Erakunde armatuak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari eta Iñigo Urkullu EAJko EBBren lehendakariari egotzi die "ezker abertzalea suntsitzea" helburu dutela.

Bonba bat aurkitu dute Espainiako polizia baten auto azpian, Basaurin

Lehergailu bat aurkitu dute gaur arratsaldean Espainiako polizia baten auto azpian, Basaurin (Bizkaia), polizia-etxera joan denean. Autoa berea du, ez lantokikoa.Ikerketa iturriek esan dutenez, poliziak auto azpian bonba itsatsita zeukala pare bat kilometro egin ditu. Ez da lehertu bonba. Informazio gehiago: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_111184/politika/ATENTATU-SAIAKERA-BASAURIN-Indargabetu-dute-polizia-baten/

[Gazt] Aldaia: "erdi erotuta gelditu nintzen bahiketaren ondoren"

Jose Maria Aldaia euskal enpresariak gaur adierazi duenez ETA-ren eskuetan jasan zuen bahiketaren ondoren "erdi erotuta" gelditu zen eta mokorrak "deseginak" ditu sartu zuten zuloaren neurri txikien ondorioz.

Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du Gordexolako batzokian bart

Gordexolako (Bizkaia) batzokiaren atarian etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute bart ezezagun batzuek, baina ez da zauriturik izan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Kalte materialak eragin ditu erasoak atean eta eraikineko horman. Ertzainek ez dituzte hango bizilagunak etxetik atera behar izan.

[Gazt] Kantabriako (Espainia) hondartza eta golf zelai baten lau bonba jarri omen dituzte

ETA-ren izenean egindako dei batek Laredo eta Nojako (Kantabria, Espainia) hondartza eta golf zelai baten lau bota jarri dituztela abisatu du. Une honetan bonba horietako bat lehertu da Laredoko itsas-pasealekuan. Ez dago zauriturik.

Guardia Zibilak 8 pertsona atxilotu ditu Bizkaian ETAko kide izatea egotzita

Guardia Zibilak desegintzat eman du gaur goizaldean ETAren Bizkaia taldea, zenbait herritan egindako operazio baten ondorioz gutxienez 8 pertsona atxilotu eta gero, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriak aipatuta informazio agentziek jakinarazi dutenez. Betiere aipatu iturren arabera, atxilotutakoen artean Arkaitz Goikoetxea dago. Poliziak erakunde armatuaren soldatapeko kide eta Bizkaia taldeko burua izatea egotzi dio. Antza, bi emakumerekin batera atzeman dute.

Ertzaintzak agindu du terrorismotzat jotzeko AHTaren aurkako ekintzak

Abiadura handiko trenarekin (AHT) zerikusia duten ekintzak terrorismotzat jotzeko agindua eman du Ertzaintzak. Hiri Segurtasun ataleko buru Gervasio Gabirondo Fernandezek idatzizko agindua igorri zien iazko abuztuan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ertzaintzako buruei.

ETAk militar bat hil du Santoñan

Pertsona bat hil egin da eta sei zauritu dira, horietako bat larri, bonba-auto batek Santoñako Patronatu Militarraren aurka eztanda eginda. Aldez aurretik, pertsona batek bonbaren kokapenaz ohartarazi dio Donostiako DYAri, ETAren izenean.

Jendetza bildu da Azpeitian Inazio Uriaren hilketa gaitzesteko

ELAk deituta Loiolan bilkura egin dute. Abertzaleak eta langileak garelako ez gaude ados jartzen zuen pankartaren atzean jende multzo handia bildu da. Eguerdian plaza bete egin dute herritarrek eta eragileek. Atzo ETAk tiroz hildako Uriaren kapera bederatzietan ireki dute Azpeitiko beilatokian, baina 19:00 arte senideentzako soilik egingo da zabalik. Aralarrek ere utzi egin du udal gobernua.

ETAko ustezko kide bat atxilotu dute Billabonan

[K&I] Ertzaintzak ETAko ustezko kide bat atxilotu du bart Billabonan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Ez dute haren izenaren berri eman, baina inizialak M.G.Z. dira. 24 urteko gizonezkoaren atxiloketa aurreratu egin dute, izan ere, "mugimendu susmagarriak egiten ari zen eta baliteke berehala atentatua egiteko prestatzen aritzea", aipatu iturrien arabera.

Lehergailu batek kalte handiak eragin ditu El Correoko errotatiban

Ez da zauriturik egon egunkariak Zamudion duen egoitzan, baina lehergailuak kalte material handiak eragin ditu. Herrizaingo sailak ETAren autoretza konfirmatu eta abisurik egon ez dela adierazi du.

Ustezko ETAko lau kide atxilotu dituzte Bordelen

Espainiako Guardia Zibilak eta Frantziako Gendarmeriak ustez ETAko kide diren lau pertsona atxilotu ditu Bordelen, horien artean poliziaren esanetan buruzagi nagusia omen den Francisco Javier Lopez Peña, Thierry. Honez gain, Jon Salaberria, Igor Suberbiola eta Ainhoa Ozaeta ere atzeman dituzte.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]