bilaketaren emaitzak "telebista"

ETBko programazioa

Lotsagarria. Unai Lakok eremulauetan eta Sustatuk aipatzen dute. Hau al da merezi dugun telebista euskalduna?

Tokiko.tv: euskarazko toki-telebisten sareko telebista abian da

Euskarazko tokiko telebistek Interneteko telebista dagoeneko sarean da. Albiste eta edukiak euskaldun guztien esku jartzea da helburua. Tokiko.tv-ren bidez, egunero egindako lanak eta landutako albisteak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldun guztien eskura jarri gura da. Une honetan, 28 kanala, Erlo telebista, Goierri telebista, Goiena Telebista (GOITB), Oizmendi telebista, Ttipi Ttapa fundazioa, Topagunea elkartea eta Xaloa telebista ditugu proiektuaren partaide.

TVEk euskaraz emitituko du estatu osorako

TVE kateak hainbat programa euskaraz, katalanez eta galizieraz emitituko du kate digitaletako batean.

barrez lehertzen

telebistan barrez lehertzen. Boomerang saioa.

EITBren kanalak lurreko telebista digitalean

Egun LTD bitartez 25 telebista-kate ikus ditzakegu, horien artean 4 EITBrenak dira, baina euskaraz bakarra baino ez.

Euskarazko kate berria sortuko du ETBk 2008an

[Argiatik K&I]ETBren lurreko telebista digitaleko hirugarren katea euskarazkoa izango da. Hurrengo urtean jarriko dute martxan eta haur eta gazteei zuzendutako programazioa eskainiko du. Gainera, laugarren kate bat sortzeko oinarriak zehaztuko dituzte. Eleanitza izango da eta albistegiak eta eduki berriak izango ditu ardatz. Argian ikusia: http://www.argia.com/albistea.php?id=29851

ETBk euskararen aldeko ekimenak boikotaren bitartez isilarazi nahi ditu

EHEko kide Saioa Rodriguezek idatzitako gutun honetan abenduaren 3an eta 6ean egin ziren euskararen aldeko ekintzak besteak beste, izkutatu izana salatzen du.

EUSKADI KOOP enpresa kooperatiboei buruzko programa berria

LOCALIA Telebista kateak EUSKADI KOOP programa eskaintzen digu ostiraletan gaueko 22:30tan.

Telebista zure konputadorean

Ez nioke inori telebista ikustea gomendatuko, baina horregatik hain zuzen erakargarria ere bada telebista zure gogoetara moldatu ahal izatea. Horretara dator IKTEROEN artikulu lagungarri hau: aplikaziorik gabe ere (eta aplikazioak behar dituztenak) telebista online ikusteko dauden aukerak labur eta argi azaltzen ditu.

"Maite Kuttuna", haurrentzako "zaborra" ETB1en?

EHU.ko bost emakume psikopedagogok (!!) "Maite Kuttuna" ETB1.eko telesail "infantil"ari emandako egurra irakurri beharko genuke guraso guztiok, eta ondoren telesail hori programaziotik berehala kentzeko esijitu. Ez dago eskubiderik. Hori baldin bada ETBk gure seme-alaben hezkuntzarekiko daukan kezka, erantzukizunez jokatu eta mandoaren botoi gorria sakatzen hasi beharko dugu... pizteko baino, itzaltzeko.

Ikastolen telebista: Interneterako, baina Internet kontutan hartu gabe

Irratian entzun dut ikastolek telebista webgune/kanal bat aurkeztu dutela. Interaktibitatea, dinamismoa eta abar ekarriko dituela aipatu dute, testu hutsezko Internetarekin alderatuta. Helbidea ez dut harrapatu momentuan eta bila hasi naiz sarean. Bada, beraien webgunean ez dago ezer, Berrian, Zabaldun eta Sustatun ere ez. Offlinen apuntatu duen norbaitek lagunduko dit helbidea aurkitzen?

[Ing] Al Jazeerak Gazako bideo artxiboa CC lizentziarekin plazaratu du

Al Jazeera telebistak Gazako irudiak biltzen dituzten hainbat bideo Creative Commons lizentziarekin kaleratu ditu, CC-BY lizentziarekin hain zuzen ere. Gazako eguneroko bizitza eta guda erakusten dira bideo honetan.

REDES telebista programaren amaiera gertu dago

Zientziaren Urtea dena amaitzear dagoenean, TVEk REDES telebista saioa bere programaziotik kentzea erabaki du. Zientzia espektakulo hutsa bihurtzen ari diren saioak han-hemenka sortzen diren bitartean, kalitatezko dibulgazio zientifikoa eskaintzen zuen REDESen amaieraren iragarpena ez da batere albiste ona, ez jauna. Zorionez, hainbat kaskarkeriaren artean, hortxe dugu oraindik Teknopolis. Noiz arte?

[CAT] 2009a Bolognaren aurkako mezuekin hasi zen TV3n

Kanpaikadak ematen zeuden TV3n eta hauek bukatu bezain pronto hiru ikasle bertan sartu eta Bologna Prozesuaren aurkako pankarta bat erakutsi zuten hainbat segunduz. Izan ere hainbat ikaslek itxialdian jarraitzen dute UBko errektoretzako eraikinean eta horietako 3k ekimen hau egitera joan ziren. Milioika katalanek urtean ikusi zuten lehenengo mezua "Bolognari ez!" izan zen.

[Gazt] Espainiako telebista publikoko Redes saioa sarean

Gaur egun telebistan aurkitzen diren saioetatik interesgarria iruditzen zaidan bakanetakoa (bakarra ez bada) sarean dago orain ikusgai. Ezagutzen ez duzuenontzat, Espainiar estatuko telebista publikoak ematen du Redes saioa eta zientzia modu erraz eta ulergarrian helarazten saiatzen da. Lehengo atala burmuina nola manipulatu daitekeen erakusten digu, osasuna hobetzeko erabiltzen bada oso tresna ona izan daitekeena baina txarrerako erabili ezkero benetan beldurgarria...
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]